IKASLEEN PROPOSAMEN PRAKTIKOAK

Jarraian, Lanbide Heziketako ikasleek arazo ekosozialak konpontzeko egin dituzten ekimen praktikoak aurkezten ditugu.

Ekimen horiek, Zabalketak bai Euskadin baita lankidetza-proiektuak dituen herrialdeetan aplikatzen ari dira: Bolivia, Filipinak, Nigeria, Peru.

Hasiera | Zer egiten dugu? | E·3 Estrategia | Ikasleen proposamen praktikoak

“¿Cocinamos? Fácil y rápido” gida

Gidak arriskurik gabe sukaldatzeko argibide praktiko batzuk biltzen ditu, sukaldean oinarritutako bost eduki-blokeetan antolatuta: higienea, elikagaien segurtasuna, ordena eta antolaketa, istripuen prebentzioa, eta ardura zein komunikazioa.

“Meriendas, recetas saludables” errezeta-liburua

Liburuak hamabi proposamen gozo eta gazi biltzen ditu. Errezeta bakoitzean osagaiak eta prestatzeko urratsak zehazten dira, nutrizio-onurei buruzko azalpen labur batekin batera.

Elikagaien Bingoa

Nutrizioa ulertzea eta eskura dauden elikagaiak ondo ezagutzea osasunaren oinarria dela premisatzat hartuta, "Elikagaien Bingoa" diseinatu dute.

Lanbide Heziketako ikasleek sortutako hezkuntza baliabideen Katalogoa

Katalogo honek Lanbide Heziketako ikasleek Zabalketaren Eraldaketa Ekosozialerako Ekintzak (E3) hezkuntza-estrategiaren bidez sortutako zenbait produktu biltzen ditu.

Tinku eta lurreko ekosistemen defentsa

Kallpa herri txikian Tinku bizi da, eta “Ogrokimikoa” izeneko izaki batekin amesgaiztoak izaten ditu, uztak suntsitu eta ibaiak pozoiarekin kutsatzen dituelako

Liliana eta bere hastapenak zientzian

Liliana protagonistaren begietatik, istorio honek erakusten digu hartzen dugun erabaki bakoitzarekin patua eraikitzen dela.

Saltoki solidario berriak Sestaon eta Leioan

SolidaridUP proiektuan aritu dira lanean Sestaoko Saturnino de la Peña eta Bilboko Ibarrekolanda lanbide-heziketako ikastetxeetako "Animazio soziokultural eta turistikoa" zikloko ikasleak.

Lanbide heziketako ikasleen bideo hunkigarria, Sestaon SolidaridUP proiektuari bizia ematen dioten pertsonen testigantzak biltzen dituena

SolidaridUP proiektua landu dute Sestaoko BHI Saturnino de la Peña zentroko "Animazio soziokultural eta turistikoa" zikloko lehen urteko ikasleek.

Ortzadarraren sekretua, haurren eskubideei buruzko ipuina

Ane Alcalá, Eider Bravo, Jone Lopez, Naroa Nieto eta Aitor Periañezek sortu dute haurrentzako ipuin hau, Boliviako Valles Cruceños eskualdeko eta mundu osoko Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrek beraien eskubideak ezagut ditzaten.

“Sustrai partekatuak” Kulturarteko Jardunaldia Sestaon

Sestaoko Saturnino de la Peña ikastetxeko “Animazio Soziokultural eta Turistiko”ko Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasleek “Sustrai partekatuak” jarduera jarri zuten abian 2024ko maiatzaren 25ean Sestaoko Txabarri Eguzki frontoian. Ikasgelan Zabalketa GKEarekin landutako “SolidaridUP” hezkuntza-erronkari amaiera emateko, ikasleek kulturarteko jarduera hori…

Kaqninpuran-Berdintasuna

Karta-joko berri bat dugu, kasu honetan etxean eta etxetik kanpo egiten ditugun jardueretan genero-berdintasuna txertatzeko. Oihana Olano Peon, Alaitz Quinquilla Berasategui eta Oihane Vergara Pueyo dira joko hau sortu duten 3 ikasleak eta Tolosako (Gipuzkoa) Inmakulada Lanbide Ikastolan “Gizarteratzea” goi…

Azoka solidarioa Sestaon

Sestaoko Saturnino de la Peña LHko ikastetxeko “Animazio soziokulturala eta turistikoa” zikloko ikasleek SolidaridUP proiektua landu dute. Zabalketak sortu eta koordinatutako proiektu honek, tokiko saltoki txikien, udalen eta gizarte-erakundeen parte-hartze zuzenarekin, gizarte zibilaren protagonismoa berreskuratu nahi du, elkartasun keinu txikien…

Filipinetako espezie naturalen babesa

Egibide LHko ikastetxeko (Vitoria-Gasteiz) ikasleek karta-joko bat diseinatu dute Filipinetako espezie natural askok dituzten arriskuei buruz sentsibilizatzeko, giza jardueren ondorioz, hala nola baso-soiltzea, legez kanpoko ehiza edo zaborrak uztea. Joko honen ideia “Filipinetako erronka ekosozialean” hainbat astez lan egin ondoren…

Euskadiko gazteek bat egiten dute klima-greba globalarekin

Egibideko Lanbide Heziketako ikasleek eta Gasteizko beste ikastetxe batzuetako ikasleek klima aldaketaren aurkako manifestazioan parte hartu dute, gizarteak, enpresek eta gobernuek premiazko akzioa aldarrikatzeko. Mobilizazio horrekin bat egin zuten mundu osoko gazte ekintzaileek egiten duten mundu mailako deialdiarekin, “Fridays for…

Elizabeth eta indarkeriarik gabeko bizitza

Leire Zamorak, Ignacio Lizarragak, Lucas Alfonsok, Josu Fradejasek eta Liane Zamorak, beste ikaskide batzuekin eta irakasleen laguntzarekin, haurrentzako ipuin hau sortu dute, emakumeeek eta gizonek beldurrik, derrigortzerik eta indarkeriarik gabeko bizitza bizitzeko eskubidea dugula konturatzeko. Historia xume baina benetan eraldatzaile…

Nayra, ur garbiaren defendatzailea Bolivian

Unai Cítores eta Ane Llamosasek, “Ingurumenaren Hezkuntza eta Kontrol” izeneko Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasleek, Boliviako Valles Cruceñosetako landa komunitateetan uraren zaintza sustatzeko haurrentzako ipuin bat sortu dute. Horretarako, lehenik eta behin, Somorrostro ikastetxeko gelako ikasle guztiek, irakasleen laguntzarekin, Boliviako…

Lehen sorospenak

2019-2020 ikasturtean zehar, pandemia iragarri eta konfinatu baino lehen, EASO Politeknikoa de Donostia “Osasun Larrialdiak” lanbide heziketako zikloko ikasle eta irakasleek lan bikaina burutu ahal izan zuten. Motibazioz eta ilusioz beterik zegoen talde horrek Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ipuin eder…