Leire Zamorak, Ignacio Lizarragak, Lucas Alfonsok, Josu Fradejasek eta Liane Zamorak, beste ikaskide batzuekin eta irakasleen laguntzarekin, haurrentzako ipuin hau sortu dute, emakumeeek eta gizonek beldurrik, derrigortzerik eta indarkeriarik gabeko bizitza bizitzeko eskubidea dugula konturatzeko.
Historia xume baina benetan eraldatzaile hau gazte honek sortu du Bergarako (Gipuzkoa) Mariaren Lagundia Ikastola ikastetxean Gizarteratze izeneko Goi Mailako Lanbide Heziketako zikloan lehen urtea egiten ari zirela.
Horretarako, lehenik eta behin, Boliviako Valle Cruceños eskualdean emakumeek erabakiguneetan duten parte-hartzeari eragiten dioten egitura-faktoreetako batzuk ezagutu dituzte. Ondoren, talde txikietan lan egin dute, errealitatea aldatzeko proposamen bideragarriak, bidezkoak eta iraunkorrak sortzeko.
Ikasgelako lan hori guztia E3-Eraldaketa Ekosozialerako Ekintzak / Acciones para la Transformación Ecosocial izenaz ezagutzen den Zabalketaren hezkuntza-estrategia aplikatuz garatu da, eta gainera, Boliviako Zabalketako tokiko Instituto de Capacitación del Oriente bazkidearen talde teknikoaren laguntza izan du.