Gidak arriskurik gabe sukaldatzeko argibide praktiko batzuk biltzen ditu, sukaldean oinarritutako bost eduki-blokeetan antolatuta: higienea, elikagaien segurtasuna, ordena eta antolaketa, istripuen prebentzioa, eta ardura zein komunikazioa.
“Meriendas, recetas saludables” errezeta-liburua
Liburuak hamabi proposamen gozo eta gazia biltzen ditu. Errezeta bakoitzean osagaiak eta prestatzeko urratsak zehazten dira, nutrizio-onurei buruzko azalpen labur batekin batera.
Elikagaien Bingoa
Nutrizioa ulertzea eta eskura dauden elikagaiak ondo ezagutzea osasunaren oinarria dela premisatzat hartuta, “Elikagaien Bingoa” diseinatu dute.
Lanbide Heziketako ikasleek sortutako hezkuntza baliabideen Katalogoa
Katalogo honek Lanbide Heziketako ikasleek Zabalketaren Eraldaketa Ekosozialerako Ekintzak (E3) hezkuntza-estrategiaren bidez sortutako zenbait produktu biltzen ditu.
Tinku eta lurreko ekosistemen defentsa
Kallpa herri txikian Tinku bizi da, eta “Ogrokimikoa” izeneko izaki batekin amesgaiztoak izaten ditu, uztak suntsitu eta ibaiak pozoiarekin kutsatzen dituelako
Liliana eta bere hastapenak zientzian
Liliana protagonistaren begietatik, istorio honek erakusten digu hartzen dugun erabaki bakoitzarekin patua eraikitzen dela.
Saltoki solidario berriak Sestaon eta Leioan
SolidaridUP proiektuan aritu dira lanean Sestaoko Saturnino de la Peña eta Bilboko Ibarrekolanda lanbide-heziketako ikastetxeetako “Animazio soziokultural eta turistikoa” zikloko ikasleak.
Lanbide heziketako ikasleen bideo hunkigarria, Sestaon SolidaridUP proiektuari bizia ematen dioten pertsonen testigantzak biltzen dituena
SolidaridUP proiektua landu dute Sestaoko BHI Saturnino de la Peña zentroko “Animazio soziokultural eta turistikoa” zikloko lehen urteko ikasleek.
Ortzadarraren sekretua, haurren eskubideei buruzko ipuina
Ane Alcalá, Eider Bravo, Jone Lopez, Naroa Nieto eta Aitor Periañezek sortu dute haurrentzako ipuin hau, Boliviako Valles Cruceños eskualdeko eta mundu osoko Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrek beraien eskubideak ezagut ditzaten.
“Sustrai partekatuak” Kulturarteko Jardunaldia Sestaon
Sestaoko Saturnino de la Peña ikastetxeko “Animazio Soziokultural eta Turistiko”ko Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasleek “Sustrai partekatuak” jarduera jarri zuten abian 2024ko maiatzaren 25ean Sestaoko Txabarri Eguzki frontoian. Ikasgelan Zabalketa GKEarekin landutako “SolidaridUP” hezkuntza-erronkari amaiera emateko, ikasleek kulturarteko jarduera hori…









