Saltoki solidario berriak Sestaon eta Leioan

SolidaridUP proiektuan aritu dira lanean Sestaoko Saturnino de la Peña eta Bilboko Ibarrekolanda lanbide-heziketako ikastetxeetako “Animazio soziokultural eta turistikoa” zikloko ikasleak.

Zabalketak sortu eta koordinatutako proiektu honek, tokiko saltoki txikien, udalen eta gizarte-erakundeen parte-hartze zuzenarekin, gizarte zibilaren protagonismoa berreskuratu nahi du, elkartasun keinu txikien bidez, udalerriko biztanle ahulenen arazoak duintasunez konpontzen lagundu ahal izateko. Proiektu hau hiru udalerritan kokatuta dago: Getxo, Leioa eta Sestao.

Ikasgelan egindako saioetan, ikasleek jarduera praktiko gisa proposatu zuten, proiektuari laguntzeko, saltoki berriak sarean sartzea.

Hainbat saltoki bisitatu zituzten, proiektuari buruzko informazioa eskaini zieten, eta ekimen solidario bat eraiki zuten elkarrekin, material, sozial edo psiko-emozional mailan izan daitekeen premia bati erantzuteko.

Saturnino de la Peña ikastetxeko ikasleen parte-hartzeari esker, 2021-2022 ikasturtean bi saltoki berri gehitu ziren Sestaoko SolidaridUP Sarean: Bosteko Akademia eta Kepa oinetakoak konpontzeko tailerra. Eskerrik asko eta zorionak zuen ekimen solidario zoragarriagatik Jon, Urtzi eta Nagore. 

Ondoren, 2022-2023 ikasturtean, Sestaoko ikasleek bi saltoki berri gehitzea lortu zuten Sestaoko SolidaridUP Sarean: Denetariko liburu-denda eta Rakel fruta-denda. Eskerrik asko eta zorionak zuen ekimen solidario zoragarriagatik Ibon García, Mireya García eta Eneko García.

Saturnino de la Peñako ikasleek, 2023-2024 ikasturtean, Sestaoko SolidaridUP Sareari 6 saltoki berri gehitzea lortu zuten: Calzados Austri , Driss Barbershop, Iratxe Coello farmazia, Foto Antonio, San Pedro fruta-denda eta Casa Paco hanburgeseria. Zorionak zuen ekimen solidario zoragarriagatik Andrea Aguilera, María Ayaba Mangue, Janice Bangura eta Egoitz Maruri.

Bestalde, Ibarrekolanda ikastetxeko ikasleek, 2024-2025 ikasturtean, Leioako SolidaridUP Sareari bi saltoki berri gehitzea lortu zuten: Curves gimnasioa eta Iris liburu-denda. Eskerrik asko eta zorionak zuen ekimen solidario zoragarriagatik Edorta, Nerea, Xabat, Izaskun Sautua eta Naia. 

2021-2022 ikasturtea – Saturnino de la Peña

2022-2023 ikasturtea – Saturnino de la Peña

2023-2024 ikasturtea – Saturnino de la Peña

2024-2025 ikasturtea – Ibarrekolanda