Liliana eta bere hastapenak zientzian

Lucía Vilela, Aroa López, Laura Estévez, Haizea Iglesias eta Ariane Caballero dira “Liliana y el festival de los destinos” haurrentzako ipuinaren egileak.

Liliana protagonistaren begietatik, istorio honek erakusten digu hartzen dugun erabaki bakoitzarekin patua eraikitzen dela.

Kontakizunak neska guztiak gonbidatzen ditu beren jakin-mina bilatzera eta etorkizunaren eraikuntzan parte hartzera, mundu zientifikoan funtsezko lekua dutela erakutsiz.

Liburua Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrak, Boliviako Valle Cruceños eskualdekoak zein munduko beste edozein tokitakoak, aurreiritzirik gabe eta beren bidea aukeratzeko ausardiaz hazteko sortuta dago.

Egileek Santurtzi udalherriko Calasanz ikastetxean sortu zuten ipuina, Gizarteratzeko Goi Mailako Graduaren lehen urtean eta istorioa tokiko errealitatera egokitu zedin, lehenik, Boliviako eskualde honetako kultura, ekonomia eta egoera soziala aztertu zituzten.

Ikasgelan, Eusko Jaurlaritzaren ETHAZI erronka-ereduaren eta Zabalketaren E3 eraldaketa ekosozialerako Hezkuntza estrategiaren bidez lan egin zuten. Gainera, Instituto de Capacitación del Oriente (ICO) talde teknikoaren funtsezko laguntza izan zuten, Boliviakoa den Zabalketaren tokiko bazkidearena, Lilianaren mezua landa-komunitateetara ere indartsu iritsiko dela ziurtatuz

Ipuin hau, beraz, hezkuntza-baliabide egokia eta ederra da, 2015etik urtero otsailaren 11n ospatzen den “Emakumea eta Neskatoa Zientzian” nazioarteko egunaren esparruan lan egiteko.