SENTSIBILIZAZIOA
Distantziak laburtuz eta errealitateak hurbilduz, herritar konprometitu eta aktiboa bultzatzek
Hasiera | Zer egiten dugu? | Sentsibilizazioa
“Bizkaiko gazteek hitza hartzen dute Getxon”
Gazteak ere! topagunea da, non herritarrekin, erakunde publikoekin eta gizarte-sarearekin harremanak, ikaskuntzak eta elkarrizketak sortzen diren. Gazteak ere! Zabalketa Elkarteak sustatu eta koordinatutako proiektua da. Getxoko Udalaren babesa izan du.
Haizearen Ibilbidea
Getxon egin diren topaketen eta ibilbideen bidez, ingurumenean eta kulturan sentsibilizatu eta formatu eta herritarrek lurraldearekiko duten nortasunaren eta loturaren garrantzia nabarmendu nahi da, Getxo jasangarri eta bidezko baten eraikuntzan protagonistak eta aliatuak baikara.
Herri indigenen eskubide urratuak aldarrikatzen
Bildumak laburbiltzen ditu lau herri indigenetako (Embera) 1.000 pertsonek jasandako krisi humanitarioa eta sorospen krisia, Bahía Solanon (Chocó, Colombia).