AURKEZPENA
Gazteak ere! Zabalketa Elkarteak sustatu eta koordinatutako proiektua da. Getxoko Udalaren babesa izan du, Gizarte Kohesiorako proiektuen deialdiaren bidez, eta Bizkaiko Lanbide Heziketako hainbat ikastetxek eta Getxoko hainbat gizarte-erakundek parte hartu dute.
Gazteak ere! topagunea da, non herritarrekin, erakunde publikoekin eta gizarte-sarearekin harremanak, ikaskuntzak eta elkarrizketak sortzen diren.
Horren helburua da gazteek gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko eragile aktibo gisa duten zeregina ikusaraztea, inpaktu globala duen tokiko ikuspegi batetik.

SARRERA
Martxoaren 13an Getxon egindako “Gazteak ere!” jardunaldiaren helburuak honako hauek izan ziren: gazteek hezkuntzako eta komunitateko hainbat esparrutan duten parte hartzea ikusaraztea, eta herritar solidario eta konprometituei buruz hitz egiteko eta hausnartzeko espazioa eta ahotsa ematea.
Jardunaldia 2 bloketan egituratu zen:
Ongietorria: Zabalketak Hezkuntza Arloko Pilar Oronozen hitzekin eman zion hasiera jardunaldiari.
Gizarte Ekintzari buruzko 1. blokea
- Zoe Magaña, Argia Fundaziokoa
- Eder Mamani eta Gabriel Asteinza, Fidias Fundaziokoak
Hamaiketakoa, Adsis Fundazioko sukaldaritza ikasleek antolatu eta prestatua.
Lanbide Heziketari buruzko 2. blokea
- Calasanz zentroko (Santurtzi) Haizea Iglesias
- Saturnino zentroko (Sestao) Leyre Abucide eta Aitor Muñoz
- Getxo-Leioako Adsis Zentroko Luca Oneka, Iker Álvarez, Djalica Ojjalo eta Ashely Rodriguez
Agurra: Rebeca Ledesma Getxoko Udaleko Lankidetza teknikariaren eskutik.
ZOE MAGAÑA, ARGIA FUNDAZIOA
“Boluntarioak gara nahi dugulako, gauzak egiteko erabakia hartzen dugulako”
EDER MAMANI ETA GABRIEL ASTEINZA, FIDIAS FUNDAZIOA
“Harro egoteko modukoa da nire lanaren emaitzak ikustea, pertsona hori kalean ikustea eta zoriontsua dela ikustea”
HAIZEA IGLESIAS, CALSANZ
“Hezkuntza funtsezkoa da pentsamoldeak aldatzeko, eta ipuinek eragin handia dute balioen eraikuntzan”
LEYRE ABUCIDE ETA AITOR MUÑOZ, SATURNINO DE LA PEÑA
“Ekintza txikiek aldaketa handiak eragiten dituzte”
ESKERRAK
Eskerrak eman nahi dizkiegu beren bizipen hunkigarriak eta ikaskuntza baliotsuak partekatu dizkiguten gazteei.
Gizarte-erakundeei, boluntariotza egin nahi duten pertsonei ateak irekitzeagatik.
LHko ikastetxeei, errealitatearekin eta kezkatzen eta okupatzen gaituzten arazoekin konektatutako hezkuntzaren alde egiteagatik eta konfiantza izateagatik.
Adsis Fundazioari ere eskerrak eman nahi dizkiogu hamaiketakoa prestatu eta eskaintzeagatik.
Eskerrik asko Naroa Torralbari jardunaldia hain modu egokian dinamizatzeagatik eta gidatzeagatik.
Getxoko Udalari, komunitate solidario eta konektatu baten parte sentitzeko aukera ematen diguten kohesio sozialeko proiektu eta espazio horiek bultzatzeagatik.
Zabalketak gazteei ahotsa emango dieten eta haien sormena, parte-hartze aktiboa eta elkartasuna sustatuko dituzten proposamenak sortzen jarraituko du.
