TALDEA

Hasiera | Nortzuk gara? | Taldea

Jaime-Bernar

Jaimer Bernar

Erakundeko Proiektuen Zuzendaria. Zuzenbidean lizentziaduna da eta prestakuntza osagarria dauka nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapenetan eta tokiko garapen prozesuetan. Abokatu gisa lan egin du, baita hainbat enpresatako kudeaketan ere. Zabalketa zuzentzen dihardu 1991az geroztik, eta esparruan bertan lan esperientzia zabala dauka. Eusko Jaurlaritzako Lankidetza Batzorde Aholkulariko kide izan da, eta gaur egun Euskadiko GGKE Koordinakundeko Gobernu Batzarraren diruzaina da. Lurralde eta baso kudeaketaren arloko argitalpenak dauzka.

Pilar-Oronoz

Pilar Oronoz

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren arloko koordinatzailea 2006. urtetik. Psikologian lizentziaduna da, gazteentzako informazioan aditua, eta HEGOAren Nazioarteko Lankidetzako masterra dauka. Formazio osagarri zabala dauka gatazken konponketan, generoan eta garapenean, transkulturaltasunean, eta abar. Atzerriratu gisa lan egin du Nazioarteko Lankidetzan. Hezkuntzako hainbat unitate didaktiko, kasu praktiko eta ikus-entzunezko egin ditu. Bada, bigarren hezkuntzako eta goi hezkuntzako milaka ikaslek erabiltzen dituzte horiek.

Susana-Mateo

Susana Mateo

Nazioarteko kooperazio proiektuen koordinatzaile teknikoa da. Informazioaren gizarte zientzietan lizentziaduna da, kazetaritza eta publizitate espezialitateetan, Marketin eta Giza Eskubideetan diplomaduna eta Nazioarteko Harremanetako masterra. Atzerriratu gisa esperientzia zabala dauka, laguntza humanitarioko ECHO proiektuekin eta Hondurasko AECIDekin. 2006az geroztik dihardu Zabalketan, eta identifikazioarekin, formulazioarekin eta jarraipenarekin lotutako maila guztietako ardurak izan ditu.

Ainara-Cortazar

Ainara Cortazar

Zabalketaren Komunikazio Arloko arduraduna. Kazetaritzan lizentziaduna da, eta Multimedia Kazetaritzako Masterra dauka. Ohiko kolaboratzaile da irratiko eta prentsako hainbat saiotan, gaztelaniaz zein euskaraz. Zabalketa ordezkatzen du Getxoko GGKE lantaldean eta Euskadiko GGKE Koordinakundearen Komunikazio lantaldean. Gainera, Zabalketaren komunikazio instituzionala darama, eta ardurak ditu hezkuntzan eta sentsibilizazioan, SOLIDARIDUP proiektua koordinatzea kasu. 2014az geroztik dago gurekin.

Teresa-Lopez-de-Armentia

Teresa López de Armentia

Zientzia Kimikoetan doktorea, hondakin-uren kudeaketa eta tratamenduan aditua. Zabalketarekin lan egin du 2012az geroztik, atzerriratu gisa Perun, Bolivian eta Filipinetan. Horrez gain, basoberritzeko eta ura lortzeko prozesuetarako sistema biomimetikoetan aditu entzutetsua da. Gipuzkoan pobreziaren aurka borrokatzeko ingurumen jasangarritasun SAREA koordinatzen du, Ecosystem Services Partnership bezalako nazioarteko foroetan parte hartzen du eta REDMUJERES.NETen sustatzailea da.

Miguel-Vela

Miguel Vela

Antropologoa eta Nazioarteko Lankidetzako Masterra HEGOAn. Horrez gain, esperientzia handia du lurzoru ahuletako nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpenean nahiz landa eremuetako tokiko garapen prozesuetan. Aditua da garapen adierazleen eta oinarri ildoen plangintza eta ezarpen gaietan. Zabalketaren atzerriratutako ordezkaria da Bolivian eta Perun. Han bizi da 2015. urteaz geroztik, eta Boliviako GGKE Koordinakundeko (COEB) batzordeko kidea da.

Gorka-Cubero

Gorka Cubero

Biologoa da eta garapen jasangarriari eta ingurumen kudeaketari buruzko graduondokoa dauka. 2007an Zabalketaren eskutik hartu zuen Boliviako Valles Cruceños eskualdeko Natura Ondarearen Erreserben eraginari buruzko azterketa bat egiteko ardura, eta horrek ahalbidetu zion eskualdean finkatzea. 12 urteko eremuko esperientzia dauka, eta baliabide hidrikoak kudeatzeko proiektuak, aldaketa klimatikoari egokitzekoak eta ingurumen gobernantzakoak koordinatu ditu. Horrez gain, aktiboki parte hartu du erakundeen arteko lanerako sareetan. 2020an Zabalketaren Eraldaketa Sozialaren eta Garapenerako Hezkuntzaren taldean sartu zen.

Paula-Martinez

Paula Martínez

Gizarteratze teknikaria. Gizarte arloko hainbat sektoretan egin du lan eta landa munduaren maitalea da.
Gaur egun, “EKIMEN TXIKIAK ERAGIN HANDIAK” ekimenaren arduraduna da. Proiektu horren bidez Agenda 2030 programa sustatu nahi da gizarte kohesioaren bidez eta Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) bidez, Getxon. Gainera, Zabalketa elkartearen beste proiektuen tokiko sentsibilizazio ekimenak bultzatzen ditu, hala nola SOLIDARIDUP. 2022ko fitxaketa da.

jone-iraeta

Jone Iraeta

Psikologian graduatua da, eta Ingurumenari Aplikatutako Gizarte Zientzietan masterra du UPOn, Sevillan. Hainbat herrialdetan ikasi eta lan egin du, besteak beste, Txilen eta Kolonbian. Azken horretan, genero-ekitatean eta bidezko trantsizioan oinarritutako proiektuen koordinatzaile aritu zen. Halaber, boluntarioa izan da Siziliako landa-eremuaren erresilientzia sozioekologikora bideratutako tokiko turismo-proiektu batean.
Elhuyar Fundazioarekin ere lankidetzan aritu da hezkuntza-proiektu batean. 2023ko urtarriletik Hezkuntza eta Lankidetza zereginei lotuta.

Manu-Chaparro

Manu G. Chaparro

Pedagogoa eta lehen hezkuntzako irakaslea da, gainera Nazioarteko Lankidetzako masterra du. 15 urte baino gehiagoko esperientzia du kooperante gisa Kolonbian, Nikaraguan eta Dominikar Errepublikan, garapenerako nazioarteko lankidetzako hogei proiektu eta programa baino gehiago identifikatzen, formulatzen eta horien jarraipena egiten. Aldi berean, Bogotako hainbat unibertsitatetan irakasle eta ikertzaile lanak egin ditu. Gaur egun, Zabalketak Kolonbian duen ordezkaria da.

June-Gallastegui

June Gallastegui

Gizarte hezkuntzan graduatua, aipamenarekin gizarteratzean, UPV/EHUn, Leioan. Gainera, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Masterra du UNIR-en, Algortako (Getxo) Gaztetasuna Aisialdi Taldean borondatezko begiralea da 2017tik, eta Zabalketari lotua dago 2022tik, gizarte eraldaketarako hezkuntza eta lankidetzako arloetan lagunduz. Pertsona proaktiboa, jakin-min handikoa eta konprometitua da.

Inaki-Gonzalez

Iñaki González

Komertzial ohia eta boluntario aktiboa da ZABALKETAn duela ia hamar urtetik. SOLIDARIUP ekimen solidarioaren zereginei lotuta dago, bai eta tokiko beste sentsibilizazio ekintza zehatz batzuei ere, hala nola azokei, hitzaldiei eta erakusketei. Egin nahi dituen gauzen artean, gure ingurune hurbileneko pertsonen kalteberatasun egoera hobetu nahi du. Gainera, gizartean gertatzen denaren berri izatea gustatzen zaio, eta horregatik eztabaidetara eta hitzaldietara joaten da, iritziak entzuteko eta partekatzeko. Eskura duena egitea erabaki du, eta bere konpromisoarekin pobrezia murrizten lagundu digu.