Ortzadarraren sekretua, haurren eskubideei buruzko ipuina

Ane Alcalá, Eider Bravo, Jone Lopez, Naroa Nieto eta Aitor Periañezek sortu dute haurrentzako ipuin hau, Boliviako Valles Cruceños eskualdeko eta mundu osoko Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrek beraien eskubideak ezagut ditzaten.

Eskubide horiek “Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan”, Nazio Batuen 48/13 Adierazpenean eta Bakerako Giza Eskubideari buruzko Adierazpen Unibertsalean jasota daude, eta testuak egokitu dituzte hobeto ulertzeko.

Istorio original hau gazte-talde honek sortu du, Santurtziko (Bizkaia) San José de Calasanz ikastetxean “Gizarteratzeko goi-mailako teknikaria” Lanbide Heziketako zikloan lehen urtea egiten ari ziren bitartean.

Horretarako, Boliviako eskualde honetako gizarte-, ekonomia-, ingurumen- eta kultura-inguruabarrak ezagutu eta aztertu dituzte, eta, ondoren, taldeetan lan egin dute, ETHAZI Erronken bidezko ikaskuntza-metodologia eta Zabalketako E3-Eraldaketa Ekosozialerako Ekintzak hezkuntza-estrategia erabiliz.

Ikasleek ipuina egiteko, “Instituto de Capacitación del Oriente-ICO” Boliviakoa den eta Zabalketaren bazkidea den erankundearen laguntza izan dute.