“Meriendas, recetas saludables” errezeta-liburua

Meka Ikastetxeko (Elgoibar, Gipuzkoa) Dietetikako Goi Mailako 2. mailako ikasleek Zabalketarekin batera Bolivian zentratutako kasu praktiko batean egin dute lan. Erronka: Valles Cruceños eskualdeko gazteen dieta hobetzea obesitatea zein nutrizio-gabezia murrizteko.

Lankidetza honen ondorioz, “Meriendas, recetas saludables” errezeta liburua sortu da, ikasleek 2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetan zehar prestatutako bilduma. Bereziki Valles Cruceños-eko biztanleentzat pentsatuta dagoen arren, proposamenak erabat aplikagarriak dira Euskadin ere. Errezetak bertako osagaiak eta eskualdeko ohiko sukaldaritza-teknikak kontuan hartuta diseinatu dira, bertan dituzten baliabide eta aukera errealekin egin daitezkeela bermatuz.

Liburuak hamabi proposamen gozo eta gazia biltzen ditu. Errezeta bakoitzean osagaiak eta prestatzeko urratsak zehazten dira, nutrizio-onurei buruzko azalpen labur batekin batera.

Material hau Instituto de Capacitación del Oriente (ICO) erakundearekin batera garatu da, komunitatea eta ingurumena zaintzen 40 urte baino gehiagoko ibilbidea duen Boliviako erakundea, eta amaitzean, materiala haien esku jarri da eskualdeko ikastetxeetan erabili ahal izateko.