Lehen sorospenak

2019-2020 ikasturtean zehar, pandemia iragarri eta konfinatu baino lehen, EASO Politeknikoa de Donostia “Osasun Larrialdiak” lanbide heziketako zikloko ikasle eta irakasleek lan bikaina burutu ahal izan zuten.

Motibazioz eta ilusioz beterik zegoen talde horrek Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ipuin eder bat egin du, egoera batzuen aurrean nola jardun ikas dezaten: eztarriko trabamendua, bihotz-biriketako geldialdia eta intsolazioa, besteak beste.

EASOko ikasleek salgai jarri dute gida hori, eta lortutako funtsak Yolanda tifoiak eragindako kalteak arintzera bideratu dira. Tifoi horrek Filipinetako artxipielagoa kolpatu zuen 2013. urtearen amaieran, eta Zabaketak berreraikitzeko lanetan jarraitzen du bertan. Hango gure bazkide den PCCEDrekin eta tokiko bizilagunekin batera hondamendi naturalen aurreko prebentziorako lana ere egiten dugu. Gainera, bildutako diruarekin lehen sorospenei buruzko gida honen ale batzuk imprimatu ahal izan dira (ingelesez), landa-eremuko ikastetxeetako ikasleek zein irakasleek erabil ditzaten.

“Ingurumen erronkak gizarte eraldaketarako estrategia gisa” proiektuaren baitan egin da lan hori. Zabalketak proiektu hori bultzatzen du Euskadiko Lanbide Heziketako zentroetan eta Unibertsitatean, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzaz.