Bizkaiko landa-eremuko emakumeak ezagutuz

Urriaren 15ean Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna da. Horregatik, hilabete horretan zehar gure gazteen artean ezagutzera emango ditugu gure inguruko landa-eremuko emakume batzuk, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzan garatzen dugun “Beti Berdea Bizkaia Maitea” proiektuaren bitartez.

Romoko Guregune gaztelekuko gazteekin batera bisitatu genuen Txaramela Pasta lantegia. Ainarak eta Izaskunek azaldu ziguten nola sortu zen proiektuaren ideia, eta lehen sektorean lan egitearen zailtasunen berri eman ziguten. Horrez gain, pasta egiteko prozedura guztia erakutsi ziguten tailer praktiko baten bidez.

Algortako Gauegun gaztelekuko gazteek ibilbidea egin zuten Bolueko hezgunean. Nekazaria eta sendabelarretan aditua den Garbiñe Bellosok azaldu zizkigun gure inguruko landareen erabilgarritasunak, eta ondoren, osagai naturalekin ezpainetarako baltsamo bat egiten erakutsi zigun.