2020ko abenduaren 2tik 4ra, ZABALKETAK, Cáritas Cuscorekin batera eta REDMUJERES.NETeko kide diren hainbat erakunderen laguntzaz, modu birtualean egingo du Landa-eremuko Emakumeen Lehenengo Nazioarteko Topaketa. Landa-eremuko emakumeen ahalduntzea sustatzeko proiektu batean txertatutako ekimena da. Nazioarteko Lankidetzarako Euskal Agentziak kofinantzatua da, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien laguntza dauka. Azken urteetan erakunde horrekin batera bultzatu da landa-eremuko emakumeen protagonismoa eta balioa nabarmentzeko lana.
Hiru egunez jarraian, Kolonbiako, Boliviako, Peruko eta Euskadiko 12 talde eta erakundetako 50 emakumek pandemia garaietan beren ekintzailetza aurrera eramateko gako eta esperientziak partekatuko dituzte eta horietan sakonduko dute.
Irekiera ekitaldian Cáritas Cuscoko idazkari exekutibo den Alberto Carpiok eta ZABALKETAko proiektuen zuzendari Jaime Bernarrek hitz egingo dute eta ongietorria emango diete guztiei. Itxiera ekitaldira REDMUJERES.NET ekimeneko kide diren erakundeetako ordezkari instituzionalak gonbidatu dira, baita ekitaldi horren bueltako eragile eta laguntzaile diren euskal erakundeak ere.
Hiru egunen edukia eta hitzaldi, panel eta ponentzietako ondorioak zuzenean jarraitu ahal izango dira ZABALKETAren YouTube kanaletik eta REDMUJERES.NETen Facebook kanaletik, 15:00etatik 18:00etara, Peru eta Kolonbian 09:00etatik 12:00etara, eta Bolivian ordubete gehiagorekin.