Azoka solidarioa Sestaon

Sestaoko Saturnino de la Peña LHko ikastetxeko “Animazio soziokulturala eta turistikoa” zikloko ikasleek SolidaridUP proiektua landu dute.

Zabalketak sortu eta koordinatutako proiektu honek, tokiko saltoki txikien, udalen eta gizarte-erakundeen parte-hartze zuzenarekin, gizarte zibilaren protagonismoa berreskuratu nahi du, elkartasun keinu txikien bidez, udalerriko biztanle ahulenen arazoak duintasunez konpontzen lagundu ahal izateko. Proiektu hau hiru udalerritan dago, Getxo, Leioa eta Sestaon.

Ikasgelan egindako saioetan, sei ikaslek azoka txiki solidario bat egitea proposatu zuten, dirua biltzeko jarduera gisa, eta tramiteak eta baimenak kudeatzeaz, herrian ekitaldiaren berri emateaz eta egoera onean zeuden objektuak (jostailuak, liburuak, arropa, etab.) jasotzeaz arduratu ziren, Sestaoko zenbait ikastetxeren bitartez: Kueto, Amor Misericordiosos, CIP Sestao, Markonzaga, Angela Figuera, Saturnino de la Peña.

Ekitaldia Sestaoko San Pedro plazan izan zen, pasabidea, haurrentzako parkeak eta bizilagunen topalekua.
Lanegun eta giro on baten ondoren, 600€ biltzea lortu zen, Sestaoko haur eta gazteen beharrei erantzuteko.

Mila esker eta Zorionak zuen ekimen solidario zoragrriagatik Izar Andraka, Alazne Conde, Saioa Fernández, María Martínez, Andrea Espeso e Iría Vila.