Egibideko Lanbide Heziketako ikasleek eta Gasteizko beste ikastetxe batzuetako ikasleek klima aldaketaren aurkako manifestazioan parte hartu dute, gizarteak, enpresek eta gobernuek premiazko akzioa aldarrikatzeko.
Mobilizazio horrekin bat egin zuten mundu osoko gazte ekintzaileek egiten duten mundu mailako deialdiarekin, “Fridays for Future” edo “Jóvenes por el Clima” bezalako taldeen gidaratzipean.
Aurten, energia-krisia izan da aldarrikapenaren ardatza, eta horrek etxeetan energiaren eta kontsumo-ondasunen prezioak igotzea eragin du. Gazte-mugimendu horrek pertsonak eta planeta erdigunean jarriko dituen eredu energetikoa aldatzea eskatzen du; azken finean, energia eskuratzea ezin da batzuen pribilegioa izan, guztion eskubidea baizik.
Egibideko ikasle horiek, bestalde, Zabalketak proposatutako erronka ekosozialak lantzen ari dira ikasgelan, kontzientzia kritikoa, kompromisoa eta ekintzak garatzen, gizarte bidezkoagoa eta jasangarriagoa sustatzeko.