Unai Cítores eta Ane Llamosasek, “Ingurumenaren Hezkuntza eta Kontrol” izeneko Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasleek, Boliviako Valles Cruceñosetako landa komunitateetan uraren zaintza sustatzeko haurrentzako ipuin bat sortu dute.
Horretarako, lehenik eta behin, Somorrostro ikastetxeko gelako ikasle guztiek, irakasleen laguntzarekin, Boliviako eskualde horretarako bizi-baldintzak ezagutu eta aztertu behar izan dituzte: ingurumenekoak, sozialak, ekonomikoak, kulturalak, etab. Ondoren, taldeka lan egin dute, ikaskuntza aktiboko metodologiaren bidez, proposamen bideragarriak elkarlanean diseinatzeko. Zabalketak bultzatutako hezkuntza-estrategia horrek E3-Eraldaketa Ekosozialerako Ekintzak du izena.
Gainera, ipuin hau sortzeko, ICO-Instituto de Capacitacion del Oriente Boliviako erakundearen laguntza izan dute.
Honako hauek dira Boliviako ingurumen-materialak prestatzeko ikasgelan egindako lanaren argazki batzuk.