Hasiera | Baliabide didaktikoak | Hezkuntza-Mailak | Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea | Ura eta saneamendua edukitzeko giza eskubidea sustatzeko sarea
DESKRIBAPENA
Hezkuntzako proposamen honek “kasu praktikoaren“ metodologiaren bidez, Bizkaian lankidetza eraldatzailea eta kontzientzia kritikoa sustatu nahi ditu, ura eta saneamendua izateko giza eskubideak modu praktikoan zabaltzearen alde. Hemen, Zabalketaz gain, beste 4 GGKEk parte hartu dute: Alboan, ICLI, ISF eta UNESCO Etxea. Uraren eta saneamenduaren alorreko hezkuntzako eta garapenerako lankidetzako proiektuetako esperientziak partekatu dituzte. Bizkaiko Foru Aldundiak zati batean finantzatu du.
GGKE horiek, parte hartu duten ikastetxeekin eta udalarekin batera, “Ura eta saneamendua izateko giza eskubideen aldeko Bizkaiko taldea” sortu dute, giza eskubideen ezagutzaren, defentsaren, sustapenaren eta betetzearen alde elkarrekin lan egiten jarraitzeko asmoz, tokiko esparruan nahiz globalki.
NORENTZAT
Goi mailako prestakuntza-zikloetako irakasleak eta ikasleak (batez ere Ingurumen Hezkuntza eta Kontrolekoak, Ingurumen Kimikakoak eta Obra Zibileko Proiektuetakoak), eta zenbait unibertsitate gradutakoak (Ingeniaritza, Gizarte Heziketa, Gizarte Lana eta abar).
MATERIALAK
5 koaderno pare, 5 erakusketa-panel, 1 bideo.
HIZKUNTZAK
Euskaraz eta gaztelaniaz.