Genero berdintasunaren eraikuntza Nor Cinti eta Sud Cinti probintzietan (Bolivia)

Hasiera | Baliabide didaktikoak | Hezkuntza-Mailak | Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea | Genero berdintasunaren eraikuntza Nor Cinti eta Sud Cinti probintzietan (Bolivia)

DESKRIBAPENA

Hezkuntza proposamena, “kasu praktikoa” deritzon metodologiaren bitartez honako helburu hauek bete nahi dituena: Chuquisacako barrutiko (Bolivia) Nor Cinti eta Sud Cinti probintzietan dauden zaurgarritasunak nahiz indarguneak gerturatzea, izan sozialak, ingurumenekoak edo ekonomikoak; genero berdintasuna eraikitzeko balizko bideak ikertzea; Zabalketak eta Bolivia Centro Ayni GGKEak helburu hori lortzeko Eusko Jaurlaritzaren Garapeneko Lankidetzaren Euskal Agentziaren kofinantzaketarekin egindako lana ezagutaraztea.

NORENTZAT

Goi-mailako Heziketa Zikloetako ikasle eta irakasleak (bereziki Gizarte Integraziokoak), baita hainbat Unibertsitate gradutakoak (Psikologia, Soziologia, Zuzenbidea, Zientzia Politikoak etab.) nahiz Garapenerako Nazioarteko Kooperazioko Masterrekoak ere.

MATERIALAK

2 koaderno, 1 ariketa praktikoen orrialde, 2 bideo, mapak eta argazkiak.

HIZKUNTZAK:

Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.