Erakundeak eta gizartearen parte-hartzea indartzeko esperientzia
Hasiera | Baliabide didaktikoak | Hezkuntza-Mailak | Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea | Erakundeak eta gizartearen parte-hartzea indartzeko esperientzia
DESKRIBAPENA
Hezkuntza proposamena, “kasu praktikoa” deritzon metodologiaren bitartez honako helburu hauek bete nahi dituena: Peruko Acopía eta San Pedro de Cachora barrutietan dauden zaurgarritasunak nahiz indarguneak gerturatzea, izan sozialak, ingurumenekoak edo ekonomikoak; genero berdintasuna eraikitzeko balizko bideak ikertzea; Zabalketak eta Cáritasen Red Sur erakundeak helburu hori lortzeko Eusko Jaurlaritzaren Garapeneko Lankidetzaren Euskal Agentziaren kofinantzaketarekin egindako lana ezagutaraztea.
NORENTZAT
Goi-mailako Heziketa Zikloetako ikasle eta irakasleak (bereziki Gizarte Integraziokoak), baita hainbat Unibertsitate gradutakoak (Psikologia, Soziologia, Zuzenbidea, Zientzia Politikoak etab.) nahiz Garapenerako Nazioarteko Kooperazioko Masterrekoak ere.
MATERIALAK
2 koaderno, 1 ariketa praktikoen orrialde, 2 bideo, mapak eta argazkiak.
HIZKUNTZAK:
Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.