Erronka Ekosozialak LHko ikastetxeetan, eraldaketa lokal eta globalerako estrategia gisa

Hasiera | Baliabide didaktikoak | Hezkuntza-Mailak | Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea | Erronka Ekosozialak LHko ikastetxeetan, eraldaketa lokal eta globalerako estrategia gisa

DESKRIBAPENA

Zabalketak dituen proiektuetan oinarritutako proposamena. Proiektu horiek hezkuntza-tresna gisa erabiltzen dira, ikasleek ingurumen-arazoei eta giza eskubideekin eta genero-desberdintasunarekin duten harremanari buruzko kontzientzia kritikoa indartzeko.

Ikaskuntza aktiboko metodologia bati jarraiki (Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza edo Lanbide Heziketako ETHAZI erronkak), ikasleek benetako egoera bat aztertzen dute eta pertsonen bizi-baldintzak hobetzen lagunduko duten estrategiak edo ekintzak proposatzen dituzte, ikuspegi integral batekin, hau da, gai sozialak, ingurumenekoak, ekonomikoak, politikoak, kulturalak eta abar kontuan hartuta. Horrela, proposamen honek hezkuntza-gaitasunak garatzea eta balioak eskuratzea lortzen du, hala nola justizia, elkartasuna, eta abar.

Hezkuntza proposamen horrek Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziaren laguntza dauka.

NORENTZAT

Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak eta irakasleak (bereziki, Ingurumen Hezkuntza eta Kontrolekoak, Gizarte Integraziokoak, Osasun Larrialdietakoak, Marketinekoak, Publizitatekoak eta Animazio Soziokulturala eta Turistikoa).

MATERIALAK

  • SolidaridUP koadernoa
  • Bideoa koadernoa

HIZKUNTZAK

Euskaraz, gaztelaniaz, eta ingelesez.

Materialak