“Iraganetik berreskuratuz eta etorkizunerantz proiektatuz, garapen jasangarriko helburuei buruzko belaunaldiarteko elkarrizketa”

Joan den 2019ko otsailaren 21ean belaunaldi arteko World Café bat egin zen Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Kanpuseko pabilioian.

Parte hartzen dutenentzako garrantzitsuak diren gaien inguruan elkarrizketa kolaboratiboko sareak sortzea ahalbidetzen duen metodoa da World Café. Gaiak mahaika antolatzen dira, eta pertsonak mahaiz aldatzen eta jada hasitako eztabaidan txertatzen doaz; hala, ekarpen berriak egiten dituzte.

Jardunaldian parte hartu zuten Kulturartekotasun minorreko ikasleek, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetakoek eta Esperientzia Gelakoak (55 urtetik gorakoak). Bada, goiz oso batez jorratu zituzten honako Garapen Jasangarriko Helburu eta gai hauek: aliantzak, generoa, hezkuntza, kontsumoa, harremanak eta desberdintasunen murrizketa.

“Benetan uste dugu adin ezberdinetako pertsonen arteko lotura eta harremanek, hau da, bealunaldiarteko konexioak, gizarte aldaketa bultzatzera eramango gaituela.

Dinamikak ezagutza berriak eman dizkigu, eta aurretik geneukan ikuspegia zabaldu dugu.
Unibertsitateek gradu mota orotan mota horretako jarduerak egitea gomendagarria izango litzateke. Gizarteak adineko pertsonak baztertu, isolatu eta alboratzeko joera dauka, objektu zaharrak bailiran. Gazteok ez dugu behar beste egiten haiek zaintzeko, nagusiengandik ikasteko asko daukagula jakin arren”.

 

0 iruzkinak ““Iraganetik berreskuratuz eta etorkizunerantz proiektatuz, garapen jasangarriko helburuei buruzko belaunaldiarteko elkarrizketa”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude