Bizkaiko 5 aisia elkarte ari dira parte hartzen “BETI BERDEA, BIZKAIA MAITEA” izeneko ingurumen hezkuntzako proiektuan. Zabalketa Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Kiribil Sarearen laguntzaz ari da proiektu hori garatzen.
Getxoko AISIBIZIA gaztelekuko, Erandioko AUSARTZENeko, Bilboko UMEAK KALEANeko, Galdakaoko ARGIZAI scout taldeko eta Etxebarriko HARRIBIDE elkarteko 120 gazte inguru dira.
Gazteen artean kezka eta sentsibilitate handia dago planetaren ingurumenarekiko. Bada, azken hilabeteetan egindakoen artean, Erandioko hiri-baratzak bisitatu dituzte, gaztelekua birziklatutako materialekin apaindu dute eta eguneroko konpromisoak hartu dituzte ingurumenarekiko.