“Defendemos la educación, sostenemos el mundo”

2005az geroztik egiten den Hezkuntzaren Mundu Kanpainaren baitan, ingurumenaren degradazioaren aurka eta gizarte nahiz ingurumen eredu jasangarri baterako eraldaketaren alde hezkuntzak izan dezakeen eta izan behar duen funtsezko rola ikusarazi eta jorratu da 2019an.

Horretarako, Santurtziko (Bizkaia-Euskadi) San José de Calasanz ikastetxeko Lanbide Heziketako Marketin eta Publizitateko ikasleek askotariko materialak prestatu dituzte, sentsibilizaziora bideratuak. Horrez gain, manifestu bat irakurri dute hezkuntza komunitatearen eta udalerriko agintarien aurrean, sentsibilizatzeko, kontzientziak pizteko eta martxan jartzeko giza garapen jasangarriari laguntzeko tokian-tokian gauza daitezkeen ekintzak.