MANOS DE MUJER

Manos de Mujer munduko emakume-taldeen sare bat da, beren familien diru-sarrerak hobetzeko ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituztenak. Talde horiek ZABALKETAk edo bere lankideek egindako proiektuen bitartez babesa, informazioa eta enpresa-promozioa jaso dituzte. Aurrera egiteko grinak bultzaturik, sare honetan integratuz beren jarduerak sustatzeko eta beren esperientziak konpartitzeko modua bilatzen dute.

Manos de Mujer ekimenak, gainera, kalitatearen, nortasun kulturalaren eta emakumeek gidatutako enpresa-ekimenen aintzatespenaren marka izan nahi du.

HELBURUAK

ZABALKETAk eta bere kontraparte egonkorrek, ohiko lan-estrategiekin jarraitzeaz gain, uste dute beharrezkoa dela emakumeek gidatzen dituzten ekoizpen-unitateak trebatzeko, sustatzeko eta sendotzeko ekintza bereziak egitea, baita beraien produktu eta zerbitzuak zabaltzeko eta merkaturatzeko bideak hobetzeko baterako estrategiak definitzea ere.

ZERBITZUAK

ZABALKETAk, ZABALKETAren mundu osoko tokian tokiko lankideek, eta sarearen helburu eta estrategia berak dauzkaten beste erakunde batzuek eskaintzen dituzten zerbitzuak eskuratu ahal dituzte Manos de mujer sarean sartuta dauden taldeek. Zerbitzu horien artean hauek daude, hasiera batean:

  • Baldintza berezidun kreditua, hazi-kapital gisa aritzeko ekoizpen-unitateak edo dagoeneko existitzen diren unitateen ekoizpen-linea berriak abiatzeko edo indartzeko.
  • Gaikuntza berezia ondasun eta zerbitzuak ekoizteko nahiz ekoizpen unitateen kudeaketa osorako.
  • Aholkularitza profesionala, ekoizpen-unitateen edo lan-lerro berrien bideragarritasun-azterlana egiteko (ekonomia eta finantza arlokoa, ingurumenekoa, soziologikoa...).
  • Aholkularitza profesionala produktuen eta materialen eta merkaturatze estrategien diseinuan.
  • Prozesuan eta administrazio baimen eta lizentziak eskuratzeko prozesuan lagun egitea.
  • Lehengaiak edo beste gai kontsumigarri batzuk baldintza berezietan erosteko taldeetan parte hartzea.
  • Azoketan eta nazioko eta nazioarteko beste hedapen ekitaldi batzuetan aurkeztea.
  • Ekoizpen prozesuen eta erabilitako lehengaien jatorriaren ziurtagiria.
  • “Manos de Mujer” marka sustatzeko ekitaldietan parte hartzea.
  • Interes taldeekin eta erosleekin konektatzea, mundu osoan.