II-encuentro-internacional-virtual-mujeres-rurales-portada

Hasiera | Landa Eremuko Emakumeen Bigarrengo Nazioarteko Topaketa Birtuala

2021ko azaroaren 17tik 19ra, ZABALKETAK, PROCESOrekin batera eta REDMUJERES.NET kide diren hainbat erakunderen laguntzaz, modu birtualean egingo du Landa-eremuko Emakumeen Bigarrengo Nazioarteko Topaketa. Landa-eremuko emakumeen ahalduntzea sustatzeko proiektu batean txertatutako ekimena da. Nazioarteko Lankidetzarako Euskal Agentziak kofinantzatua da, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien laguntza dauka. Azken urteetan erakunde horrekin batera bultzatu da landa-eremuko emakumeen protagonismoa eta balioa nabarmentzeko lana.

Hiru egun jarraian, 50 emakumek, 1500 ekintzaile baino gehiagoren ordezkariek, Kolonbiako, Boliviako, Peruko eta Euskadiko 12 lurralde eta entitate desberdinetatik, esperientziak eta gakoak trukatuko dituzte beren proiekzioak aurreratzeko pandemia eta klima aldatu arren.

Irekiera ekitaldian PROCESOko zuzendari exekutibo den Gelmi Castellonek eta ZABALKETAko proiektuen zuzendari Jaime Bernarrek hitz egingo dute eta ongietorria emango diete guztiei. Itxiera ekitaldira REDMUJERES.NET ekimeneko kide diren erakundeetako ordezkari instituzionalak gonbidatu dira, baita ekitaldi horren bueltako eragile eta laguntzaile diren euskal erakundeak ere.

Hiru egunen edukia eta hitzaldi, panel eta ponentzietako ondorioak zuzenean jarraitu ahal izango dira ZABALKETAren YouTube kanaletik eta REDMUJERES.NETen Facebooken bidez, 15:00etatik 18:00etara, Peru eta Kolonbian 09:00etatik 12:00etara, eta eta goizeko 10etatik Bolivian

Jarraitu zuzenean

II-encuentro-organizadores-participantes-2021

BOLIVIA

KOLONBIA

PERU