Herritarren parte-hartzea, tokiko garapena adosteko (Peru)

EHezkuntza-materialak Garapenerako lankidetzaren programa baten esparruan egin dira; hain zuzen ere, Zabalketa euskal erakundeak (GGKE) eta Peruko Caritasen Hegoaldeko Sareak Cusco departamenduan eta Euskadiko lanbide-heziketako ikastetxeetan garatu dute programa hori, 2014. eta 2018. urteen artean, Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren baterako finantzaketarekin.

Cusco departamenduko Acomayo eta Canchis probintzietan egin da proiektua. Hiru probintzia horietan Sangarará, Acopía eta Checacupe barrutietan egin da lan. Horietan, guztira, kitxua jatorriko 26 nekazari-komunitate daude, 11.680 pertsona bizi dira, eta horietatik % 51 emakumeak dira. Programako jarduerak 26 komunitate horietako 13tan jarri dira praktikan.

Barrutia Komunitatea
Acopía Acopía, Huayrachapi, Miskiuno, Santo Domingo, Tactabamba
Sangarará Sangarará, Marcaconga, Chillchicaya, Chahuay, Yampampa
Checacupe Checacupe, Cangalli, Llocllora, Acobamba (HEGOALDEA), Ocobamba (IPARRALDEA), Chuquicahuana, Ccayocca, Ocuvire, Chari, Sutoq, Chachapoyas, Cañoccota, Palccoyo, Llutuyo, Paccobamba, Mukko

Programaren helburua da Sangarará, Checacupe eta Acopía barrutietako udal-gobernuek nahiz gizarte zibilak batera lan egitea, tokiko garapena lortzeko beren estrategiak ezartzeko, betiere parte-hartzezko, inklusiozko, ekitatezko eta jasangarritasunezko printzipioak kontuan hartuta.

Helburu hori lortzeko, 6 lan-ildo hauek landu dira:

  1. Barrutietako udal-gobernuen kudeaketa-gaitasuna sendotzea, herritarren parte-hartzea eta baterako lana sustatzeko politikak ezartzeko, gardentasunez eta informazio publikoa eskuratzeko aukera izanez.
  2. Gizarte zibilaren (nekazari-komunitateak eta oinarriko erakundeak) parte-hartzeko nahiz batera jarduteko gaitasunak eta antolaketa sendotzea.
  3. Gizon-emakumeen, liderren, ahalduntzea, batera jarduteko eremu eta prozesuetan parte-hartze aktiboa eta ekitatiboa izan dezaten, beren komunitate eta barrutien garapenerako.
  4. Udal-gobernuen eta gizarte zibilaren gaitasun teknikoak sendotzea, lurraldearen garapen iraunkorra bermatuko duten estrategiak definitzeko.
  5. Caritasen Hegoaldeko Sarearen gaitasunak sendotzea, tokiko eragileei laguntza eta babes teknikoa eman diezaien, beren garapen-estrategiak batera jardunda ezartzeko prozesuan.
  6. Iparraldeko eta Hegoaldeko hezkuntza-eragileen artean egituratuko lana bultzatzea, gizon eta emakume gazteen formakuntzan eragiteko, eta, hala, parte-hartze aktiborako eta batera jarduteko herritar-kontzientzia sustatzeko.