ZABALKETA, GARAPENERAKO ETA LANKIDETZARAKO ELKARTEA

Zabalketa elkartea gobernuz kanpoko euskal erakunde bat da. 1991n sortu zen, eta egoitza nagusia Getxon (Bizkaia) du.

Zabalketan, pertsona guztien duintasunaz kontzientziatzeko lanean dihardugu, bai eta behartsuenen garapen osoa errazteko beharrezkoak diren bitartekoak biltzeko ere, gero bitarteko horiek proiektuetan bideratzeko, batik bat Hegoaldeko herrialdeetan.

Horretarako, eta munduak behar dituen egitura-aldaketak lortzeari begira, sentsibilizazioaren eta hezkuntzaren arloko lanak egiten ditugu tokian, Iparraldeko herrialdeetako gizarte zibilaren partaidetza konprometitua bultzatzeko xedearekin. Nazioarteari dagokionez, Amerikako, Afrikako eta Asiako herrialdeetan jarduten dugu, giza garapen ekitatiboa eta jasangarria bultzatzen duten lankidetza proiektuetan.

Helbidea: Andrés Larrazabal 3, 2. ezkerra – 48930 Getxo (Bizkaia)

Telefonoa: 944.643.694 / 946 089 804

Mail: zabalketa@zabalketa.org

Webgunea: http://www.zabalketa.org

CARITASEN HEGOALDEKO SAREA

Programan Caritaseko bi bulegok hartu dute parte: Caritas Cuscok eta Caritas Sicuanik.

Peruko Caritas erakundea Eliza katolikoaren erakunde bat da, 1955ean sortua. Erakunde horren helburua biztanle pobreen aldeko programak sustatzea eta bultzatzea da, bai eta haien giza garapen osoa erraztea ere, kristau-printzipioak oinarri hartuta (justizia, solidaritatea eta giza duintasunarekiko errespetua).

Nazio mailan, Peruko Caritas herrialde osora hedatzen da, 48 Elizbarrutiko Caritasek egindako lanaren bidez.

Helbidea: Calle Nueva Baja 206, San Blas, Cusco – Perú

Telefonoa: + 51 (084) 226966

Posta elektronikoa: ccusco@caritas.org.pe

Webgunea: http://www.caritas.org.pe/index.html

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia erakunde publiko bat da, Hegoaldean garapenaren arloko politikak planifikatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen dena, Lankidetzaren arloko Legean azaldutako oinarriekin eta helburuekin bat etorrita.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren xedea da pobreziaren aurka egitea eta giza garapena sustatzea. Horretarako, plan estrategiko eta gidari bat dauka; plan horrek zehazten ditu tokiko esku hartze guztien oinarri diren lehentasun geografikoak, zeharkakoak eta sektorialak. Gainera, Euskadin garapenerako hezkuntzaren arloan lan-ildo bat dauka, kontzientzia kritikoa bultzatze aldera.

Helbidea: calle Navarra 2, 01007 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945018087

Posta elektronikoae: agencia@elankidetza.eus

Webgunea: http://www.elankidetza.euskadi.net