Hezkuntza-materialen deskribapena

Bi koaderno

1. koadernoan, programa Peruko zer tokitan landu den aurkezten da: toki horiek geografian non dauden eta zer administrazio duten, alegia. Horren ostean, bertako ingurumenean, gizartean eta ekonomian zer ahulgune eta indargune dituzten azaltzen da, bai eta emakumeen eta gizonen arteko egoera-desberdintasuna ere.

2. koadernoan, Perun eta Euskadin egindako lana azaltzen da, eta jarduerak, lorpenak, zailtasunak eta erronka berriak adierazten dira.

Bi bideo

Bi koadernoetako planteamendu berari jarraiki, 1. bideoak landa-eremuko biztanleen bizi-baldintzak erakusten ditu; eta 2. bideoan baldintza horiek hobetzeko zer-lan egiten den azaltzen da. Bi bideoetan tokiko biztanleen zein Peruko Caritasen Hegoaldeko Sareko teknikarien eta zuzendaritza-taldearen lekukotasunak jasotzen dira.

Argazkiak eta mapak

Mapa bat eta zenbait argazki ere badaude: lan-eremuaren mapa bat, 3 barrutietako errealitateri buruzko argazkiak, eta zenbait unetan programako jarduerak nola egiten dituzten erakusten duten argazkiak.

Materialen erabilera

Zabalketa erakundean proposamen hau egiten dugu materialak erabiltzeko:

Lehenik eta behin, 1. bideoa ikusiko da; horren ostean, 1. koadernoaren ale bana emango zaie ikasleei, eta 4-5 pertsonako taldeak osatuko dira.

Identifikatzen dituzten arazoei konponbidea bilatzen saiatuko dira taldeak. Arazoa hau da: “Herritarren parte-hartze urria, tokiko garapena elkarrekin eraikitzeko”.

Lehen jardueran, ikasleek, banaka, 1. koadernoa irakurriko dute eta testuan adierazten diren arazoen zergatiak identifikatuko dituzte.

Horren ostean, identifikatutako zergatien artean zein landu nahi duen aukeratuko du talde bakoitzak, taldekideen artean adostuta, eta proiektu bat egingo du, zergati horrek arazo orokorrean duen eragina murrizten edo ezabatzen saiatzeko.

Adibidez, emakumeen parte-hartze urriaren arrazoietako bat analfabetismoa bada, emakumeak alfabetatzeko proiektu bat egingo du.

Material hau aplikatzeko eta erabiltzeko zeinahi laguntza edo jarraibide behar izanez gero, gure datuak “Erakunde parte hartzaileak” fitxan daude.