Programa

Los Cintis eskualdean genero ekitatea eraikitzen

Hezkuntza proposamen hau "Construcción de la equidad en Los Cintis" programan oinarritzen da. Programa hau Garapenerako Gobernuz Kanpoko Centro Ayni eta Zabalketa erakundeak aurrera eraman dute 2012-2016 urteetan eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza izan du.

Proiektuaren eremu geografikoa Chuquisaca departamentuan dago, Nor-Cinti eta Sud-Cinti probintzietan, eta lanaren ardatza Camargo, San Lucas eta Culpina herrietan kokatuta dauden 28 nekazari komunitate dira, non kitxua jatorriko 10.500 pertsona inguru bizi diren.

Programaren helburua zen emakumeek gizarteko talde gisa dituzten ahalmenak eta protagonismoa indartzea, eta era horretan eremu soziokulturalean, politikoan, ekonomikoan eta pertsonalean duten tokia hobetzea.

Helburu hori lortzeko, 3 ildo hauek landu dira:

1.- Emakumeek lidergoak euren gain hartzeko behar dituzten gaitasunak eta konpetentziak sendotzea.

2.- Erabakitzeko tokiko erakundeak (udal gobernuak eta nekazarien sindikatuak) irekitzea, emakumeek partaidetza eraginkorra izan dezaten.

3.- Emakume elkarteek proposamenak egiteko duten ahalmena indartzea, tokiko garapen sozioekonomikoa sustatzeko.

Construcción de la equidad de género en las provincias Nor Cinti y Sud Cinti de Bolivia Genero ekitatea eraikitzen Boliviako Nor Cinti eta Sud Cinti probintzietan Building gender equality in the Bolivian provinces of Nor Cinti and Sud Cinti

Egilea_ Zabalketa Elkartea de Cooperación y Desarrollo

Centro Ayni

Kofinantziazioa_ Eusko Jaurlaritza, Garapenerako
Lankidetzaren Euskal Agentzia

Lege Gordailua_ BI-1927/2014

Dokumentu hau Zabalketaren web orrian dago:
www.zabalketa.org euskaraz, erderaz eta ingelesez.

Zabalketa Elkartea

Andres Larrazabal kalea 3, 2. ezkerra, 48930 Getxo

Telefonoak: 94.464.36.94 - 94.608.98.04

Email: zabalketa@zabalketa.org

Web: www.zabalketa.org

Creative Commons