Materialak erabiltzeko gida

Hezkuntza materialen deskribapena

Bi koaderno

Lehenengo koadernoan, emakumeek Boliviako Errepublika sortu zenetik 1825. urtera arte politikan izandako partaidetza aztertzen da, labur-labur; halaber, "Emakumeen Hezkuntza eta Garapenerako Ayni Zentroa" izeneko boliviar erakundea deskribatzen da, hura baita proiektua Bolivian garatzeaz arduratzen den erakundea; eta azkenik, programaren eremu zehatzean kulturalki nahiz etnikoki, politikoki eta ekonomikoki zer ahultasun eta zer baliabide dauden azaltzen da, eta hainbat alderdi aztertzen dira, hala nola etxeko lanen banaketa gizonen eta emakumeen artean, nesken eta mutilen partaidetza hezkuntza arautuan eta genero indarkeriaren arazoa.

Bigarren koadernoan, egindako lana azaltzen da, eta gauzatutako jarduerei, lortutako helburuei, izandako zailtasunei eta aurretik dauden erronka berriei buruzko informazioa eskaintzen da.

Jardueren orria

Orri honetan 5 jarduera aurkezten dira: lehenengo hirurak Los Cintis eskualdeko nekazari komunitateetako deskribatutako errealitatearekin lotuta daude; gainerako bietan, aldiz, hurbilen dugun ingurunean genero ekitateari dagokionez zer gertatzen den aztertzea proposatzen dugu, globala dena tokikoa denarekin lotuz.

Bi bideo

Bi koadernoetako planteamendu berari jarraituz, 1. bideoak Boliviako Los Cintis eskualdeko landa herrietako bizi baldintzak erakusten ditu. 2. bideoan, berriz, baldintza horiek hobetzeko egindako lana azaltzen da. Bi bideoetan tokiko biztanleen nahiz Ayni Zentroko teknikari eta zuzendari taldearen lekukotzak agertzen dira.

Argazkiak eta mapak

Boliviako mapak ere sartu dira, baita Los Cintis eskualdearen, bertako biztanleen eta programaren baitan egindako jardueren zenbait argazki ere.

Materialen erabilera

Zabalketa erakundean materialak erabiltzeko modu hau proposatzen dugu:

Hasiera batean, 1. bideoa ikusiko da ikasgelan. Ondoren, 1. koadernoa eta jardueren orria banatuko zaio ikasle bakoitzari, eta 4-6 pertsonako taldeak osatuko dira.

Gero, jardueren orria ozenki irakurriko da, egon litezkeen zalantzak argitzeko eta ikasleek aldez aurretik jakiteko zer ariketa praktiko egin behar dituzten.

Jarraian, eta taldeetan jarraituz, banaka irakurriko da 1. koadernoa; hartara, ikasleek jarduerak egiteko erabilgarriak izango zaizkien informazioak azpimarratu edo idatzi ahal izango dituzte. Minutu batzuk sortutako galderei erantzuteko erabili ostean, talde bakoitza jarduerak lantzen hasiko da.

Irakasle bakoitzak erabakiko du 5 jarduerak egingo dituzten edo haietako batzuk bakarrik; hortaz, koadernoa lantzeko ordu eta jardunaldi kopurua erabaki horren araberakoa izango da.

Behin jarduerak amaituta, talde bakoitzak galderei emandako erantzunak aurkeztuko ditu.

Baliteke taldeek 1. eta 5. jarduerei emandako erantzunen artean bat-etortze asko egotea. Horregatik, dinamika arinagoa izateko, komeni da bi jarduera horietan talde batek bere erantzunak adieraztea eta gainerakoek erantzuna osatzea aipatu gabeko alderdiekin.

Amaitzeko, 2. bideoa ikusiko da, eta ikasleei 2. koadernoa banatuko zaie, proiektuaren baitan gauzatutako lana eta lortutako helburuak ezagut ditzaten. Gainera, interesgarria izango da programan gauzatutako estrategien nahiz jardueren eta ikasleek babestutako proposamenen artean zer antzekotasun eta alde dauden identifikatzea.

Material hau aplikatzeko eta erabiltzeko zeinahi laguntza edo jarraibide behar izanez gero, gure datuak "Erakunde parte hartzaileak" fitxan daude.

Construcción de la equidad de género en las provincias Nor Cinti y Sud Cinti de Bolivia Genero ekitatea eraikitzen Boliviako Nor Cinti eta Sud Cinti probintzietan Building gender equality in the Bolivian provinces of Nor Cinti and Sud Cinti

Egilea_ Zabalketa Elkartea de Cooperación y Desarrollo

Centro Ayni

Kofinantziazioa_ Eusko Jaurlaritza, Garapenerako
Lankidetzaren Euskal Agentzia

Lege Gordailua_ BI-1927/2014

Dokumentu hau Zabalketaren web orrian dago:
www.zabalketa.org euskaraz, erderaz eta ingelesez.

Zabalketa Elkartea

Andres Larrazabal kalea 3, 2. ezkerra, 48930 Getxo

Telefonoak: 94.464.36.94 – 94.608.98.04

Email: zabalketa@zabalketa.org

Web: www.zabalketa.org

Creative Commons