ZABALKETA, GARAPENERAKO ETA LANKIDETZARAKO ELKARTEA
Zabalketa erakundea gobernuz kanpoko euskal erakunde bat da. 1991ean sortu zen, eta haren egoitza nagusia Getxon dago (Bizkaia).
Zabalketan pertsona guztien duintasunaren kontzientzia zabaltzea lortzeko eta behartsuenen garapen osoa errazteko beharrezkoak diren bitartekoak biltzeko lan egiten dute, horiek proiektuetan bideratzeko, batik bat Hegoaldeko herrialdeetan.
Horretarako, eta munduak eskatzen dituen egitura aldaketak lortzeari begira, sentsibilizazioaren eta hezkuntzaren arloko lanak egiten ditu tokian, Iparraldeko herrialdeetako gizarte zibilaren partaidetza konprometitua bultzatzeko xedearekin. Nazioarteari dagokionez, Amerikako, Afrikako eta Asiako herrialdeetan jarduten du giza garapen bidezkoa eta iraunkorra bultzatzen duten lankidetza proiektuetan.
Helbidea: Andrés Larrazabal 3, 2º izquierda - 48930 Getxo (Bizkaia)
Telefonoak: 944.643.694 / 946 089 804
Mail: zabalketa@zabalketa.org
AYNI, EMAKUMEEN HEZKUNTZA ETA GARAPENERAKO ZENTROA
Ayni, Emakumeen Hezkuntza eta Garapenerako Zentroa gobernuz kanpoko erakunde (GKE) bat da, irabazi asmorik gabea, 1991n eratua formalki, eta haren xedea da emakumeen bizi kalitatea hobetzea eta haiek komunitateetako ordezkaritza esparruetan duten presentzia areagotzea, haien gaitasunak indartuta eta ahalmenak garatuta. Hortaz, komunitateak genero perspektibadun giza garapen iraunkorra lortzeko erabil dezakeen tresna bat da "Ayni" Zentroa.
Ayni Zentroaren lan eremua San Lucas eta Camargo udalerrietara mugatzen da Nor Cinti probintzian, eta Culpina udalerrira, berriz, Sud Cinti probintzian. Horiek guztiak Chuquisaca departamentuaren barruan kokatuta daude, eta Boliviako udalerri txiroenetakoak dira. Bertan, Ayni Zentroak lankidetza hitzarmenak ditu zenbait erakunde publikorekin, lan jarraitua egiteko emakumeen garapena eta ahalduntzea sustatzeko.
67 milioi pertsona inguru biltzen dituzten 3 udalerri horietan, Ayni Zentroaren lanaren ardatza bitarteko gutxien dituzten eta hiriguneetatik urrutien bizi diren nekazari familiak dira, oso zerbitzu gutxiko landaguneetan bizi baitira.
Ayni Zentroa Emakumearen Plataforma eta antzeko beste sare batzuetako kide formala da, eta modu informalean ere parte hartzen du generoaren arloko zenbait elkarte, itun eta lan forotan. Gizarte mugimenduen eta estatuko erakundeen aitorpena jaso du.
Hauek dira Ayni Zentroaren lan ildo nagusiak:
1.- Bigarren Hezkuntza sustatzea
2.- Helduengan gaitasunak sortzea
3.- Giza eskubideak erabiltzea
4.- Emakumeen ekimen ekonomikoak eta ekoizpeneko ekimenak sustatzea
Web: http://www.centroayni.org/
GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia erakunde publiko bat da, eta hegoaldean garapenaren arloko politikak planifikatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen da, Lankidetzaren arloko Legean azaldutako oinarriekin eta helburuekin bat etorrita.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren xedea da pobreziaren aurka egitea eta giza garapena sustatzea. Horretarako, plan estrategiko eta gidari bat dauka; plan horrek zehazten ditu tokian egindako esku hartze guztien oinarri diren lehentasun geografikoak, zeharkakoak eta sektorialak. Gainera, Euskadin garapenerako hezkuntzaren arloan lan ildo bat dauka, kontzientzia kritikoa bultzatze aldera.
Helbidea: calle Navarra 2, 01007 Vitoria-Gasteiz
Telefonoak: 945018087
Mail: agencia@elankidetza.eus
|
Egilea_ Zabalketa Elkartea de Cooperación y Desarrollo Centro Ayni Kofinantziazioa_ Eusko Jaurlaritza, Garapenerako Lege Gordailua_ BI-1927/2014 Dokumentu hau Zabalketaren web orrian dago: |
Zabalketa Elkartea Andres Larrazabal kalea 3, 2. ezkerra, 48930 Getxo Telefonoak: 94.464.36.94 – 94.608.98.04 Email: zabalketa@zabalketa.org Web: www.zabalketa.org |
![]() |