Zabalketa erakundeak "Zabaldu Mundura" izeneko hezkuntza estrategia bat bultzatzen du 2007az geroztik. Estrategia horren xedea da nazioarteko lankidetzaren arloan egiten dugun lana garapenerako hezkuntzaren arloan egiten dugunarekin uztartzea.
Estrategia horren bidez, garapenerako lankidetzako proiektuek eta programek Hegoaldeko herrialdeetan hobekuntzak lortzeaz gain, Iparraldekoetan ere sentsibilizazio eta hezkuntza tresna bihurtzea lortzen dugu.
Horretarako, hezkuntza arautuaren maila guztietan hainbat hezkuntza ekimen sartu ditugu. Ekimen horietako bat kasu praktikoetan oinarritutako ikaskuntza da, eta kasu praktiko horiek Zabalketak tokian tokiko kideekin batera ezartzen dituen garapenerako lankidetza proiektuak berak dira.
Gaurdaino, Zabalketak 4 proposamen egin ditu ildo horren baitan, bi Perun kokatuak, eta beste bi, berriz, Bolivian. Proposamen horiek hainbat baliabide didaktiko dituzte euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez: unitate didaktikoak, bideoak, jardueren orriak, mapak eta argazkiak.
Ikasgelan material horiek erabiltzeko metodologia "Kasu metodoa" deiturikoaren bidez gauzatzen da. Hau da, 4-5 pertsonako talde txikitan benetako arazo, premia edo kalteberatasun bat aztertzen da, eta egon daitezkeen irtenbide edo hobekuntza proposamenak aurkezten dira gainerako ikasleen aurrean, ikasgelan babestu eta eztabaidatu ahal izateko.
Zabalketan, Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide heziketako eta unibertsitateko ikastegietan aplikatzen ari gara, nagusiki, ikaskuntza metodologia hori, eta, ikasleei zein irakasleei egindako ebaluazioak kontuan hartuta, emaitza oso arrakastatsuak lortzen ari gara ezagutzen eta konpetentzien jabetze prozesuan.
Material hau eta Zabalketak prestatutako hezkuntza materialak Zabalketaren webgunean eskura daitezke, 3 hizkuntzetan. Gainera, proposamen honen "Kredituak" fitxan gure datuak ageri dira, gurekin harremanetan jarri ahal izateko.
|
Egilea_ Zabalketa Elkartea de Cooperación y Desarrollo Centro Ayni Kofinantziazioa_ Eusko Jaurlaritza, Garapenerako Lege Gordailua_ BI-1927/2014 Dokumentu hau Zabalketaren web orrian dago: |
Zabalketa Elkartea Andres Larrazabal kalea 3, 2. ezkerra, 48930 Getxo Telefonoak: 94.464.36.94 - 94.608.98.04 Email: zabalketa@zabalketa.org Web: www.zabalketa.org |
![]() |