Zabalketa
 Convivencia global
Zabalketa Agrega Bizikidetza Globala Convivencia Global Global Coexistence

Zabaldu Mundura – Bizikidetza Globala material didaktikoa 10 unitate didaktikok osatzen dute. Unitateon abiapuntu, "Zabaldu Mundura" hezkuntza estrategia erabiltzen da, Garapenerako Lankidetzan eginiko lana eta Garapenerako Hezkuntzan egiten dena lotzen dituen estrategia, Bizikidetzarako mesedegarri diren balioak, jarrerak eta jokamoldeak indartzen dituena.

Pertsona ugari arduratu dira material hau sortzeaz: Lehen Hezkuntzako eta Unibertsitateko irakasleak; Zabalketarekin lankidetza proiektuetan aritu diren atzerriko erakundeetako pertsonak; eta Zabalketan borondatez eta kontratupean dihardutenak.

Unitate didaktiko hauek sortzean, kontuan hartu dira: alde batetik, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan erabiltzen diren teknologia berriak; bestetik, Lehen Hezkuntzako 3. zikloko hezkuntza curriculumeko edukiak.

Metodologiari dagokionez, bereziki egokia da gogoeta kritikoa eta ikaskuntza kooperatiboa bultzatzeko, eta hainbat eratako ariketak proposatzen ditu horretarako: bakarka egitekoak, talde txikian egitekoak edo ikastalde osorako pentsatutakoak. Gainera, beste baliabide batzuk eskaintzen dira gogoeta pizteko: hala nola bideo estekak, webguneak, irudien galeriak, etab.

Hortaz, esan daiteke tresna malgu, ireki eta erabilera anitzekoa dela, irakasleek beren beharren, interesen eta denboraren arabera erabili ahal izango dutena. Unitate bakoitza osorik landu badaiteke ere 50 minutuko eskola batean, bere irizpidearen arabera egokitu dezake irakasleak.

Unitate didaktiko hauen bidez, balio jakin batzuk lantzen dira (elkartasuna, errespetua, konpromisoa, ingurumenaren babesa, erantzukizuna, etab.), eta, horiekin batera, Lehen Hezkuntzarako ezarritako oinarrizko 8 gaitasunak: Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna; Ikasten ikasteko gaitasuna; Matematikarako gaitasuna; Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna; Gaitasun digitala eta informazioaren trataerakoa; Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna; Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna; Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Zabalketa Zabaldu Mundura Zabalketa