Zabalketa
 Convivencia global
Zabalketa Agrega Bizikidetza Globala Convivencia Global Global Coexistence

Zabalketa elkartea hezkuntza arloari estu lotutako erakunde bat da, eta funtsezko elementutzat du hezkuntza, mundu bidezkoago, solidarioago eta iraunkorrago bat eraikitzeko. Hori dela-eta, sortu zenetik, material didaktikoak lantzeari ekin dio, irakasleei laguntzeko tresna gisa, Garapenerako Hezkuntza ikastetxeen curriculum proiektuetan txertatzeko helburuarekin.

Bizikidetzak garrantzi berezia du hezkuntzan, eta funtsezkoak dira hura indartzeko balioetan oinarritutako ikaskuntza (elkartasunean, justizian, askatasunean, errespetuan edo kontsumo arduratsuan) nahiz Giza Eskubideen ezagutza eta errespetua.

Zabalketako kideontzat, bizikidetzak hainbat osagai hartzen ditu bere baitan, eta horrela bereiz ditzakegu, besteak beste, gizarte-bizikidetza, bizikidetza ekonomikoa, ingurumen-bizikidetza, bizikidetza politikoa, erlijio-bizikidetza eta belaunaldien arteko bizikidetza.

Zabaldu Mundura – Bizikidetza Globala material didaktikoak osagai horietatik 3 lantzen ditu: ingurumen-bizikidetza, uraren zainketaren bidez batik bat; gizarte-bizikidetza, kulturartekotasunaren bidez; eta bizikidetza ekonomikoa, kontsumo arduratsuaren bitartez.

Material didaktiko honen helburu nagusia, hortaz, ikastetxeetan Bizikidetza Globala sustatzea da, eta informazioa eta lan estrategiak eskaintzea, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko irakasleei bereziki.

Zabalketa Zabaldu Mundura Zabalketa