Aplikazioa
Unitate didaktiko hauek lehen hezkuntzako 3. zikloko ikasleentzat sortu dira: zehazki, 5. eta 6. mailako ikasleentzat.
Unitateak osorik landu daitezke proposatutako gaia bere osotasunean garatzeko, edo ariketak erabil daitezke beste hezkuntza material baten errefortzu edo osagarri modura.
Material didaktiko hauek eskolako irakasgai arruntetan txertatzea da gure proposamena. Dena dela, nahi izanez gero, beste hezkuntza eremu batzuetan ere erabil daitezke, aldaketa edo egokitzapen batzuk eginda.