Erakunde parte hartzaileak

GARAPENERAKO ETA LANKIDETZARAKO ZABALKETA ELKARTEA

Zabalketa erakundea gobernuz kanpoko euskal erakunde bat da. 1991ean sortu zen, eta haren egoitza nagusia Getxon dago (Bizkaia).

Zabalketan pertsona guztien duintasunaren kontzientzia zabaltzea lortzeko eta behartsuenen garapen osoa errazteko beharrezkoak diren bitartekoak biltzeko lan egiten dute, horiek proiektuetan bideratzeko, batik bat Hegoaldeko herrialdeetan.

Horretarako, eta munduak eskatzen dituen egitura aldaketak lortzeari begira, sentsibilizazioaren eta hezkuntzaren arloko lanak egiten ditu tokian, Iparraldeko herrialdeetako gizarte zibilaren partaidetza konprometitua bultzatzeko xedearekin. Nazioarteari dagokionez, Amerikako, Afrikako eta Asiako herrialdeetan jarduten du giza garapen bidezkoa eta iraunkorra bultzatzen duten lankidetza proiektuetan.

Helbidea: Andrés Larrazabal 3, 2º izquierda - 48930 Getxo (Bizkaia)

Telefonoak: 944.643.694 / 946 089 804

Mail: zabalketa@zabalketa.org

Web: http://www.zabalketa.org

RED SUR DE CÁRITAS DE PERÚ

2000. urtean sortu zen Red de Cáritas del Sur del Perú sarea, Caritas dagoen eskualdeen artean garapen iraunkorreko eta eragin handiagoko prozesuak sustatzeko asmoz, arazo komunei aurre egiteko baterako estrategiak lantzearren.

Red Sur sarea Apurímac, Arequipa, Cusco, Tacna, Moquegua eta Madre de Dios eskualdetako Caritas erakundeek osatzen dute. Sare horrek denen ahalegina bultzatzen du honako arlo hauetako proiektuak garatzeko: behartsuenen gizarteratzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, kultura aniztasunaren errespetua, garapen prozesuetan emakumeen ahalduntzea, ingurumenaren babesa eta zaintza... Gainera, biztanleak protagonista izatea du helburu, eremuko gaitasunen garapena eta ahala baliatzea oinarri hartuta.

Helbidea: Carmen Bajo 206, San Blas, Cusco-Perú

Telefonoak +51-84-226966

Fax +51-84-229460

Mail: comunicacion@caritascusco.org

Web: http://www.caritascusco.org

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia erakunde publiko bat da, eta hegoaldean garapenaren arloko politikak planifikatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen da, Lankidetzaren arloko Legean azaldutako oinarriekin eta helburuekin bat etorrita.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren xedea da pobreziaren aurka egitea eta giza garapena sustatzea. Horretarako, plan estrategiko eta gidari bat dauka; plan horrek zehazten ditu tokian egindako esku hartze guztien oinarri diren lehentasun geografikoak, zeharkakoak eta sektorialak. Gainera, Euskadin garapenerako hezkuntzaren arloan lan ildo bat dauka, kontzientzia kritikoa bultzatze aldera.

Helbidea: calle Navarra 2, 01007 Vitoria-Gasteiz

Telefonoak: 945018087

Mail: agencia@elankidetza.eus

Web: http://www.elankidetza.euskadi.net

Experiencia de Fortalecimiento Institucional y Participación Ciudadana Sendotze Instituzionaleko eta Herritarren Partaidetzako esperientzia A Case of Institutional Reinforcement and Community Involvement

Egilea_ Zabalketa Elkartea de Cooperación y Desarrollo

Red Sur de Cáritas de Perú

Kofinantziazioa_ Eusko Jaurlaritza, Garapenerako
Lankidetzaren Euskal Agentzia

Lege Gordailua_ BI-33/2014

Dokumentu hau Zabalketaren web orrian dago:
www.zabalketa.org euskaraz, erderaz eta ingelesez.

Zabalketa Elkartea

Andres Larrazabal kalea 3, 2. ezkerra, 48930 Getxo

Telefonoak: 94.464.36.94 – 94.608.98.04

Email: zabalketa@zabalketa.org

Web: www.zabalketa.org

Creative Commons