Materialak erabiltzeko gida

Materialak

Hezkuntza proposamen honek hainbat dokumentu eta bideo hartzen ditu baitan:

Bi koaderno

Lehenengo koadernoan, landako biztanleen bizi baldintzak deskribatzen dira, bai haien indarrak, bai ingurumenaren, ekonomiaren nahiz gizartearen eta politikaren arloko ahultasunak. Bestalde, 2. koadernoan lan estrategiak azaltzen dira. Gainera, Zabalketa eta Red Sur de Cáritas del Perú sareak abian jarritako jarduerak ageri dira, baita lortutako emaitzak ere.

Jardueren orria

Orri honetan 3 jarduera aurkezten dira: lehenengo biak, Peruko Andeetako landa komunitateetan deskribatutako errealitatearekin lotuta daude; hirugarrenean, aldiz, gugandik hurbilen dagoen ingurunean gertatzen denean arreta jartzea proposatzen dugu, globala dena tokikoa denarekin lotuz.

Bideoak

Bi koadernoetako planteamendu berari jarraituz, 1. bideoak Peruko Andeetako landa herrietako bizi baldintzak erakusten ditu. 2. bideoan, berriz, baldintza horiek hobetzeko egindako lana azaltzen da. Bi bideoetan tokiko biztanleen nahiz Red Sur de Cáritas de Perú sareko teknikari eta zuzendari taldearen lekukotzak agertzen dira.

Argazkiak eta mapak

Landa komunitateak bizi diren eremua eta jarduerak egindako uneak erakusten dituzten argazkiak gehitu dira.

Materialak erabiltzeko modua

Zabalketa erakundean materialak erabiltzeko modu hau proposatzen dugu:

Hasiera batean, 1. bideoa ikusiko da ikasgelan. Ondoren, 4-5 kideko taldeak osatuko dira, eta ikasle bakoitzari 1. koadernoa eta jardueren orria banatuko zaizkio.

Gero, jardueren orria altuan irakurriko da, egon litezkeen zalantzak argitzeko eta ikasleek aldez aurretik jakiteko zer ariketa praktiko egin behar dituzten.

Jarraian, eta taldeetan jarraituz, banaka irakurriko da 1. koadernoa; horrela, ikasleek jarduerak egiteko erabilgarriak izango zaizkien informazioak azpimarratu edo idatzi ahal izango dituzte. Aztertu beharreko Peruko landa komunitateko kasuari buruz sor daitezkeen zalantza orokorrak argitzeko minutu batzuk hartu ondoren, talde bakoitza jardueren orria lantzen hasiko da.

Taldeek jarduerak amaitu ondoren, talde bakoitzak bere erantzunak aurkeztuko ditu galdera bakoitzerako; hau da, 1. taldeak 1. galderaren erantzunak aurkeztuko ditu, 2. taldeak 1. galderaren erantzunak aurkeztuko ditu, eta horrela, hurrenez hurren.

Baliteke taldeen erantzunen artean bat-etortze asko egotea, batik bat 1. eta 3. jardueretan. Horregatik, jarduera arinagoa izateko, komeni da talde batek bere erantzunak ematea eta gainerakoek erantzuna osaatzea aipatuak izan ez diren alderdi berriekin.

Jarduera amaitzeko, 2. bideoa ikusiko da, eta ikasleei 2. koadernoa emango zaie. Horrela, Zabalketak eta Red Sur de Cáritas del Perú sareak bultzatutako proiektuari esker eta tokiko biztanleen partaidetza aktiboari esker egindako lana eta lortutako emaitzak ezagutuko dituzte. Gainera, interesgarria izango da proiektuarekin egindako estrategien eta ikasleek babestutako proposamenen artean zer antzekotasun eta alde dauden identifikatzea.

Material hau aplikatzeko eta erabiltzeko zeinahi laguntza edo jarraibide behar izanez gero, gure datuak "Erakunde parte hartzaileak" fitxan daude.

Experiencia de Fortalecimiento Institucional y Participación Ciudadana Sendotze Instituzionaleko eta Herritarren Partaidetzako esperientzia A Case of Institutional Reinforcement and Community Involvement

Egilea_ Zabalketa Elkartea de Cooperación y Desarrollo

Red Sur de Cáritas de Perú

Kofinantziazioa_ Eusko Jaurlaritza, Garapenerako
Lankidetzaren Euskal Agentzia

Lege Gordailua_ BI-33/2014

Dokumentu hau Zabalketaren web orrian dago:
www.zabalketa.org euskaraz, erderaz eta ingelesez.

Zabalketa Elkartea

Andres Larrazabal kalea 3, 2. ezkerra, 48930 Getxo

Telefonoak: 94.464.36.94 – 94.608.98.04

Email: zabalketa@zabalketa.org

Web: www.zabalketa.org

Creative Commons