Aurkezpena

Zabalketa elkarteak “Zabaldu Mundura” izeneko hezkuntza-estrategia bultzatzen du 2007az geroztik. Estrategia horren xedea da nazioarteko lankidetzaren arloan egiten dugun lana gizarte-eraldaketarako hezkuntzarekin uztartzea.

Estrategia horren bidez, garapenerako lankidetzako proiektuek eta programek Hegoaldeko herrialdeetan hobekuntzak eragitea lortzen dugu, bai eta Iparraldekoetan sentsibilizazio- eta hezkuntza-tresna bihurtzea ere.

Horretarako, askotariko hezkuntza-egitasmoak jarri ditugu martxan hezkuntza arautuko zenbait mailatan, eta horietako bat da goi-mailako hezkuntzan garatzen ari garena: Lanbide Heziketako (LH) zentroetan eta unibertsitateko eskola eta fakultateetan, hain zuzen.

Hezkuntza-eremu horretako lana bi metodologia erabiliz garatzen da: alde batetik, kasu-metodoa erabiltzen da; eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatzen duen erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa, ETHAZI izenekoa.

Bi metodologia horietaz gain, garapenerako lankidetzaren eremuan erabiltzen diren tresnak ere erabiltzen ditu Zabalketak. Hauek dira horietako batzuk: arazoen zuhaitza, helburuen zuhaitza eta ingurumen-arriskuen eta generoaren matrizeak.

Orain arte, sei hezkuntza-proposamen sortu ditu Zabalketak, kasu praktiko gisa edo erronka gisa aplika daitezkeenak. Horietako hiru Perun kokatzen dira, eta gainerako hirurak Bolivian. Eskuragarri dauden baliabide batzuek osatzen dituzte proposamen horiek, hala nola unitate didaktikoek, bideoek, jarduera-orriek, mapek eta argazkiek. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez daude eginda baliabideak, eta horietako bat kitxua hizkuntzan ere landu daiteke, tokiko hizkuntzak eta hizkuntza gutxituak sustatzea baita helburua.

Sei hezkuntza-proposamen horiek Zabalketaren web-orrian eskura daitezke, modu askean eta doan, Creative Commos BY-NC banaketa-lizentziarekin (doako banaketa,egiletza aipatuz). Kredituen fitxan ageri dira Zabalketaren datuak, gurekin harremanetan jartzeko.

Gobernanza ambiental participativa en comunidades campesinas de la Cuenca del Río Grande (Bolivia) Parte-hartzezko ingurumen-gobernantza, Río Grande ibaiaren arroko (Bolivia) nekazari-komunitateetan Participatory environmental governance in farming communities in the Rio Grande basin (Bolivia)

Egilea_ Zabalketa Elkartea de Cooperación y Desarrollo

Kofinantziazioa_ Eusko Jaurlaritza, Garapenerako
Lankidetzaren Euskal Agentzia

Lege Gordailua_ BI-1412/2017

Dokumentu hau Zabalketaren web orrian dago:
www.zabalketa.org euskaraz, erderaz eta ingelesez.

Zabalketa Elkartea

Andres Larrazabal kalea 3, 2. ezkerra, 48930 Getxo

Telefonoak: 94.464.36.94 - 94.608.98.04

Email: zabalketa@zabalketa.org

Web: www.zabalketa.org

Creative Commons