Ura: giza eskubidea
Ura izateko Giza Eskubidea munduko pertsona guztiek duten eskubide bat dela ikasiko dugu. Horri lotuta, ura zaintzeko hainbat betebehar eta erantzukizun ere baditugula ikusiko dugu.
- Testuinguruan kokatzea arloaren barnean
Lehen Hezkuntzako 6. mailan lantzen den edukietako bat Giza Eskubideak dira.
Unitate didaktiko honetan, eskubideen eta betebeharren arteko bereizketan sakondu eta Ura izateko Giza Eskubidea zer den jakingo dugu.
Ura izateko Giza Eskubidea oinarrizko eskubide bat da, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) onartua 2010eko uztailean.
- Helburuak
- CUra izateko Giza Eskubidea zer den jakitea
- CUra izateko Giza Eskubidearen garrantziaz gogoeta egitea
- CBeste egoera batzuk ezagutzea
- CGizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako mesedegarri izango diren jarrerak indartzea, eta gogoeta egitea uraren gaian sexuen arabera ezarrita dauden rolei buruz
- Edukiak
- Ura izateko Giza Eskubidea
- Nork bere eskubide eta betebeharrei buruz gogoeta egitea
- Kontzeptuen arteko erlazioa
- Ahozko adierazpena
- Testuen eta irudien inguruko analisia eta gogoeta
- Emakumeak munduko hainbat lekutan nola bizi diren jakiteko interesa
- Ura egoki erabiltzearen garrantziaz jabetzea
- Besteen lekuan jartzeko gaitasuna
- Landutako oinarrizko gaitasunak
Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
Unitate honetan Ura izateko Giza Eskubidearen jatorria eta edukia ezagutzen eta sakontzen da, eta eskubide zehatz honen bidez jabetzen da giza eskubide guztiak gizarte baten erdiespenak eta lorpenak direla, hain zuzen horiek lortzeko modu antolatuan lan egin duen gizarte batenak.Ikasleak jabetuko dira eskubide horiek izatearekin batera datozen banakako erantzukizunez. Erantzukizun horiek ahalbidetzen dute gainerako pertsonek ere eskubide horiek izatea.
Hainbat argazkik eta bideo batek uraren etxeko erabilerari buruz hainbat herrialdetako emakumeek eta neskatoek izan duten eta duten erantzukizuna erakusten dute. Horietatik abiatuta, gogoeta eta eztabaida egingo da genero harreman bidezkoagoak eraikitzeko moduei buruz.
Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala
Unitate honetan jasotzen den informazioa hainbat formatutan dago: testuak, irudiak, bideoak, etab.Ikasleek hainbat eragiketa kognitibo egin beharko dituzte, besteak beste: informazioa erlazionatzea, kritikoki aztertzea, argi komunikatzea eta, azkenik, ulertzea eta aldez aurreko informazioan txertatzea.
Aldi berean, unitate guztian zehar, ordenagailuaren eta Internet tresnaren oinarrizko erabilera menderatu beharko da. Horrela, gaitasun digitala garatzen da eta teknologia berrien ohiko erabilera txertatzen da Hezkuntza Arautuan.
Ikasten ikasteko gaitasuna
Hainbat baliabideren bidez, irudiekin, testuekin eta bideoarekin esaterako, ikasleek gogoeta eta balioespen pertsonala egingo dute behatzen dituzten egoerei dagokienez.Unitate honetan ezagutza taldean eraikitzen da, taldean sortuko baita eskubiderako definizio bat eta eginbeharrerako beste bat.
Unitate honek, halaber, alderaketen bidez ikastea ahalbidetzen du, bai denbora berean leku desberdinen artean, bai leku berean denbora desberdinen artean.
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
Ura izateko eskubideari dagokionez dituzten eskubideen eta eginbeharren jakitun izango dira ikasleak eta baliabide natural horren erabilera kontzienteagoa eta arduratsuagoa sustatuko da.Irakurketatik eta bideoa eta irudiak ikustetik abiatuta, uraren kontsumoari buruzko errealitateetan dauden aldeak behatuko dituzte ikasleek, eta horrela, kontsumoari buruzko irtenbideei eta aukerei dagokienez gogoeta egitea sustatuko da, baita Ura izateko Giza Eskubidearekiko jarrera eta jokabidea ere.
Zientzia-, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna
Unitate honetan zehar garapen iraunkorraren kontzeptua lantzen da, uraren kontsumo arduratsuarekin, gure eskubideekin eta gure erantzukizunekin lotuta.Ikasgelan sortutako gogoeten bidez, ikasleek irtenbideak proposatu ahal izango dituzte uraren kontsumoan behatzen dituzten desberdintasun egoeren aurrean, baita egoera nola leheneratu dezaketen ere neskatoek eta emakumeek izan ahal izateko gizonek eta mutikoek dituzten aukera berberak.
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
Unitate didaktiko honetan, Ura izateko Giza Eskubideari eta gaur egun munduko hainbat lekutan bereziki neskatoek eta emakumeek bizi duten egoerari buruz eztabaidatuko da.Batik bat, ahozko hizkuntzaren bidez, beste errealitate batzuk ikustean sentitzen dituzten iritziak, sentimenduak eta emozioak adieraziko dituzte eta, era berean, egoera konpontzeko balizko irtenbideak adieraziko dituzte.
Unitate didaktiko honetan Giza Eskubideekin eta kontsumitzen dugun urak izan behar dituen ezaugarriekin lotutako hiztegia ikasiko da.
Idatzizko hizkuntzari dagokionez, ikasleek praktikan jarriko dituzte eskubideei buruzko definizio bat eta eginbeharrei buruzko beste bat egitea ahalbidetzen duten hitzak eta adierazpenak.
Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna
Uraren gaiarekin lotuta, ikasleek behatu, ezagutu, aztertu eta balioetsi egin ahal izango dituzte beste errealitate kultural eta historiko batzuk, bideo baten eta argazki zaharren bidez.Ura izateko Giza Eskubidea balioetsiko eta aitortuko dute pertsonen eta herrien ongizaterako eta garapenerako lorpen handitzat.
- Landutako balioak
Era berean, beste errealitate batzuekiko sentiberatasuna eta enpatia faboratzen dira eta kontsumo arduratsuaren balioa sustatzen da, naturarekin, pertsonekin eta kulturekin erlazionatzeko modu begirunetsu gisa.
Unitate honetan dagoen beste balio bat solidariotasuna da, unitate honetan garatzen baita beste errealitate batzuk ezagutzearen bidez eta guztientzako bidezko konponbideak bilatzearen bidez.
Horrez gainera, berdintasunaren balioa sustatzen da gizonen eta emakumeen artean eta herrialde desberdinetako pertsonen artean, giza eskubideak izateari eta baliatzeari dagokionez.