Ura: giza eskubidea
Ura izateko Giza Eskubidea munduko pertsona guztiek duten eskubide bat dela ikasiko dugu. Horri lotuta, ura zaintzeko hainbat betebehar eta erantzukizun ere baditugula ikusiko dugu.
- 3. ariketa
Ura giza eskubideen zerrendan sartzea ez da lan erraza izan.
Irakurri arretaz testu hau.
- Bolivia eta Uraren Gerra
- 1999ko irailean, Hugo Banzerrek, artean Boliviako presidente zenak, ur zerbitzua pribatizatu zuen.
Erabaki horren ondorioz, uraren prezioa % 50 baino gehiago garestitu zen. Ondorioz, familiak dirurik gabe gelditu ziren seme-alabak eskolara bidali edo sendagilearengana joateko.
Gizon eta emakumeak kalera irten ziren protestan, eta borroka gogorrak izan ziren. Liskarrek 7 hildako eta 175 zauritu eragin zituzten, eta Boliviako gobernuak atzera egin behar izan zuen hartutako erabakian eta berriro una nazionalizatu egin zuen.

- Horrela, Boliviako gertaerek bultzada handia eman zioten giza eskubide honen aitorpenari, eta ura oinarrizko giza eskubide bihurtu zen Nazio Batuen Erakundeak 2010ean hartutako erabakiz.
Iturria: Zabalketa.
1. Boliviaren kasuan, ez zen betetzen lehen aipatutako bost baldintzetako bat: nahikoa, osasungarria, edangarria, eskuragarria eta arrazoizko preziokoa. Badakizu zein?