Ura: giza eskubidea
Ura izateko Giza Eskubidea munduko pertsona guztiek duten eskubide bat dela ikasiko dugu. Horri lotuta, ura zaintzeko hainbat betebehar eta erantzukizun ere baditugula ikusiko dugu.
- 6. ariketa
Argazkiak ikusita, nor arduratzen zen garai batean Euskal Herrian ur bila joateaz?
- Munduko leku askotan, neska gazteak arduratzen dira ura ekartzeaz. Ondorioz, ezin dira eskolara joan. Ikasi ezin dutenez, ez dute prestakuntza egokirik jasotzen, eta izugarri murrizten dizkie horrek bizitzan aurrera egiteko izan zitzaketen aukerak.
Zure ustez, zer egin daiteke egoera hori aldatzeko, neskentzat horren kaltegarri ez izateko?
Egin horma-irudi bat denon artean ikaskide guztien proposamenekin.