Ura: giza eskubidea
Ura izateko Giza Eskubidea munduko pertsona guztiek duten eskubide bat dela ikasiko dugu. Horri lotuta, ura zaintzeko hainbat betebehar eta erantzukizun ere baditugula ikusiko dugu.
- 5. ariketa
Denon artean, "Telanga eta ura" izeneko bideoa ikusiko dugu.
Bideoa ikusi ondoren, gogoeta egingo dugu galdera hauetatik abiatuta.
1. Zer kontatzen du bideoak?
2. Zerk erakarri dizue arreta?
3. Nor doa ur bila bideoan?
4. Antzekoak dira zuen bizimodua eta Telangarena?
5. Zer egiten duzue zuek Telangak egin ezin duenik?
6. Zer iruditzen zaizue hori?
7. Egunero ur bila joan behar bazenute, nola aldatuko litzateke zuen bizitza? Zer ezingo zenukete egin?