Bidaiariak trenera!
Historian zehar munduan izan diren migrazio mugimendu nagusiak aipatu eta haien arrazoiak aztertuko ditugu. Ondoren, EAEko immigrazio eta emigrazioari buruzko datuak ezagutuko ditugu. Amaitzeko, nabarmenduko dugu zein aberasgarri den beste herrialde batzuetara bidaiatzea eta beste kultura batzuetako pertsonak ezagutzea.
- 4. ariketa
Bolivia laugarren lekuan dago, etorkin kopuruari dagokionez, gurean bizi diren pertsona immigranteen herrialdeen zerrendan. Dena dela, zer dakigu Boliviaz?
- Zabalketa GKEak 12 urte daramatza Bolivian lanean, eta liburuxka hau argitaratu du Getxoko Udalarekin lankidetzan eta irakurtzera gonbidatu zaitugu.
Getxotik Boliviara / Boliviatik Getxora