Bidaiariak trenera!

Historian zehar munduan izan diren migrazio mugimendu nagusiak aipatu eta haien arrazoiak aztertuko ditugu. Ondoren, EAEko immigrazio eta emigrazioari buruzko datuak ezagutuko ditugu. Amaitzeko, nabarmenduko dugu zein aberasgarri den beste herrialde batzuetara bidaiatzea eta beste kultura batzuetako pertsonak ezagutzea.


Aurkezpena ikusi ondoren, egin klik dokumentuan, deskargatzeko eta galderei bakarka erantzuteko:

Migrazioak

Orain, ikaskide guztien erantzunak bateratuko ditugu.

  1. Kontuan izan behar dugu honako hau: alde batera utzirik Afrikako herri batzuk, munduko pertsona guztiak gara migratzaileak edo migratzaileen ondorengoak.