Bidaiariak trenera!

Historian zehar munduan izan diren migrazio mugimendu nagusiak aipatu eta haien arrazoiak aztertuko ditugu. Ondoren, EAEko immigrazio eta emigrazioari buruzko datuak ezagutuko ditugu. Amaitzeko, nabarmenduko dugu zein aberasgarri den beste herrialde batzuetara bidaiatzea eta beste kultura batzuetako pertsonak ezagutzea.


Ba al dago Euskal Autonomia Erkidegoan atzerriko jenderik gure artean bizitzen?
Irakurri arretaz testu hau:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), beste herrialde batzuetatik etorritako pertsonekin batera bizi gara. Zehazki, 2011ko datuen arabera, 176.049 pertsona dira; biztanleriaren % 8.

    Etorkin edo immigranteen % 51 gizonak dira, eta % 49, emakumeak; hau da, gizon eta emakume immigranteen kopuruak berdintsuak dira.

176.049 pertsona horiek 100 herrialde baino gehiagotik etorri dira, oso herrialde desberdinetatik: Burkina Faso, Angola, Jordania, Kazakhstan edo Peru.


Badakizu zein 10 herrialdetatik etorri diren pertsona gehien?