Ametsen fabrika

Lanerako Giza Eskubidea zer den ikusiko dugu, eta 3 pertsona desberdinak ezagutuko ditugu, nahiz eta oztopo ugari aurkitu, ahalegin handiz lortu dute lan duina edukitzea.


  1. Lana aurkitzeko orduan, emakumeak, pertsona ezinduak, beste herrialde batera bizitzera doazenak dira besteak beste oztopo handienak aurkitzen dituztenak.

Irakur itzazu datu hauek:

• Munduko pobreziak “emakume aurpegia” duela esan ohi dugu. Munduan txirotasunean bizi diren pertsonetatik, % 70 baino gehiago emakumeak dira, eta horixe adierazten du, hain zuzen ere, pobreziaren feminizazioa kontzeptuak.

• Munduan mila milioi pertsonak baino gehiagok dute ezintasunen bat. Ezintasunen bat duten 5 pertsonatatik 4 garapen bidean dauden herrialdeetan bizi dira eta % 82, pobrezia mailaren azpitik.

• Beste aldetik, 214 milioi pertsona migratzaileak dira; hots, munduko biztanleria osoaren % 3. Beraz, 33 pertsonatatik 1 jaioterria utzi eta beste leku batera doa bizitzera.

Orain, 3 pertsona aurkeztu nahi dizkizugu. Banatu ikastaldea hiru taldetan. Talde bakoitzak pertsona horietako bati dagokion testua irakurri eta haren egoera aztertuko du. Gero, ikaskideei azalduko diete ikasitakoa.