Ametsen fabrika
Lanerako Giza Eskubidea zer den ikusiko dugu, eta 3 pertsona desberdinak ezagutuko ditugu, nahiz eta oztopo ugari aurkitu, ahalegin handiz lortu dute lan duina edukitzea.
- 1. ariketa
Irakurri arretaz honako hau.
- 1948ko Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak Lanerako Eskubidea jasotzen du. Zehazki, honako hau dio 23. artikuluak:
- "Eskubidea duzu lan egiteko, lana libreki aukeratu eta lansaria jasotzeko, bai zu eta bai zure familia duin bizi ahal izateko."
Giza Eskubideen Deklarazioaren bertsio laburtua
- Lan duina izatea ezinbestekoa da bizitzeko.
Erantzun denen artean galdera honi:
Zergatik da ezinbestekoa lan duina izatea bizitzeko?