Nire bizipen positiboak urarekin
Unitate honetan, urak eragiten dizkigun sentimenen adierazpena landuko dugu. Gainera, uraren garrantziaz jabetuko gara, bizipen positiboak eragiten dizkigulako eta zoriontsu eta alai sentiarazten gaituelako.
- 1. ariketa
Ikus dezagun denok arretaz laburmetraia hau. Unesco Etxeak 2011n antolatu zuen “Eman minutu bat uraren alde” lehiaketan parte hartu zuen.
Orain, gogoeta egin eta galdera hauei erantzungo diegu.
- Zer kontatzen du bideoak?
- Zer sentimen eta emozio sentitzen dituzte neskatoek?
- Zer sentimen eta emozio eragin dizkizute?
- Nolakoak dira sentimen eta emozio horiek: positiboak ala negatiboak?
- Gustatu zaizu? Zergatik?

Lehen ariketa hau amaitzeko, irakurri arretaz Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmeneko 31. artikulua.
- Haur guztiek dute eskubidea jolasteko, atsedenerako eta aisia eta kultura jardueretarako.
- Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmeneko 31. art. (1989)
Eta gu… nola jostatzen gara uretan?