Uraren Kontsumoa

Ura munduan nola banatuta dagoen jakiteaz gainera, egunean kontsumitzen dugun ur kantitatea kalkulatu eta munduko beste leku batzuetan kontsumitzen denarekin konparatuko dugu.


Egin gogoeta galdera hauei buruz.

  1. Zer egiten duzu goizero ohetik jaiki bezain pronto?
  2. Zenbatu duzu inoiz zenbat aldiz irekitzen duzun txorrota egunero?
  3. Aukera dute munduan pertsona guztiek ur edangarria horren erraz eskuratzeko?
  4. Badakizu zenbatekoa izan den zure etxeko azken hilabeteko ur faktura?

Deskargatu dokumentu hau.
Uraren kontsumoa


Erreparatu bainuontzi honi.

  1. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, pertsona batek 50 litro ur behar ditu egunean duin bizitzeko.
  2. Mozambiken, pertsona batek 10 litro ur kontsumitzen ditu egunean batez beste.
  3. Euskal Herrian, pertsona batek 126 litro ur kontsumitzen ditu egunean batez beste.