Soinu nahastea
Bost kontinenteetako musika tresna ugari ezagutu, aztertu eta entzungo ditugu. Musika aniztasuna egiazko altxorra da, kultur aberastasun handia ematen digulako.
- 1. ariketa
Ikus dezagun denok arretaz bideo hau
Orain, denon artean erantzungo diegu galdera hauei.
- Ezagutzen duzu bideoan agertzen den instrumenturen bat?
- Instrumentu horietako asko beste kultura batzuetakoak dira. Badute antzekotasunik ezagutzen dituzun musika tresnekin?
- Jo duzu inoiz bideoan agertzen den musika tresnarik? Zein?
- Entzun duzu inoiz bideoan agertzen den musika tresnarik? Zein? Non entzun duzu?